22/12/08

STRAIGHT EDGE TXOSTENA (1. ZATIA) Topera droga barik


http://www.entzun.com/
XXX: Ez larrua jo, ez erre, ez edan. Hau hasiera eta bukaera izan zen, 80ko hamarkadaren hasieran Washington DC-ko hardcore eszenaren barruan sortutako mugimendu apurtzailearen mantra, alegia. Beren guraso hippiek erabilitako “Sexua, drogak eta rock and rolla” lelo zaharrarekin nekatuta zeuden, eta baita beranduago anai-arreba nagusiek erabili zuten “No Future” zioen horrekin, 77ko punk zaharrari zegokiona

Reagan presidentearen garaiak erantzuna izan zuen horrela gaztediaren partetik. Une historiko horretan, kokaina unibertsitateko aurre-yuppien artean zabaltzen eta sozialki onartzen ari zen, heroinak bere alderdirik ilunena agertzen zuen bitartean (gaindosiak eta Hiesa).

Lehen aldiz, klase ertaineko gazte mugimendu kontrakultural batek sustantzia psikoaktiboei UKO egin zien. Gurasoentzat esperimentazio iraultzailea izan zen hori (LSD-a askapen pertsonal eta sexualaren mugarri bihurtua), beren seme-alabentzako zentzurik gabeko zerbait bihurtu zen, burgestua, beharrezkoa zen gizarte iraultzarako oztopo bat.

1979an Teen Idles talde sortu berriak jaurti zuen estreinakoz lehergailua, Ian MacKayek eta Jeff Nelsonek Washington D.C.-n sortutako bandak, alegia. Dischord zigilua sortuko zuten beren manifestua ezagutzera emateko. Bad Brains taldearen eraginpean, ibilbide laburreko banda izan zen (14 hilabete iraun zuten) eta Roadie lanetan umore txarreko Henry Garfield (a.k.a. Henry Rollins) ibili zen. Taldearen hazi hardcorezalea Minor Disturbance (Dischord, 1981) lanean aurkituko dugu. Mugimenduaren beste izenak State Of Alert (Rollins-en hurrengo taldea), Youth Brigade, Minor Treath eta Goverment Issue izan ziren. Bonbardaketak 1980 eta 1983 urteak bitartean jarraitu zuen, Minor Threat taldeari berari esker (Teen Idles-en errautsetatik sortua), berarena baita Straight Edge belaunaldi-ereserkia. Abesti honetan drogei trufa egiten zieten, Do It Yourself delakoaren formak beren esparrura ekarriz. Ian Mackayek, beti ere polemikoa eta emankorra, mugimenduaren zigilu esanguratsuena sortu zuen, Dischord, eta gerora, baita Fugazi taldea ere. Entzuleri nerabeen artean arreta handia berenganatu zuten bere letrek, drogekiko abstinentzia aldarrikatzen zutenak (sozialki onartuak eta legalak zirenak barne, hala nola tabakoa, kafea, alkohola, eta abar) eta baita sexu promiskuitatearengandik urruntzea ere. Gainera, animalien defentsa eta barazkijaletasuna gogoz defendatzen zituzten.Mezua mendebaldeko kostaldera iritsi zen eta bertako gaztetxo herabeen psikean barneratu zen. Beren inguruan zegoen droga kontsumoarengatik presionatuta sentitzen ziren eta matxinada zirkulu horretan onartua izan zen mezu berria, zeina 7 Seconds kaliforniarren gisako talde esanguratsuetan gorpuztu zen.

Aitzitik, atzera pausurik ere egon zen Boston hiriko SSD (Society Sistem Decontrol) eta bere jarraitzaileen eskutik, Boston Crew zeritzona. Hauek Straight Edge edo SXE-aren lerro gogorrena abiarazi zuten, hardline zeritzona. Modu sutsuan defendatu zuten eta esamesei jaramon egiten badiegu, hitzezko biolentziatik biolentzia fisikora pasatu ziren kalean edo musika aretoetan alkohola edo drogak hartzen zituen edonoren kontra.X famatua nagusitasuna adierazteko erabili zuten gazte hauek (Salt Lake City ultra-kontserbadorean doktrina honi jarraitzen ez zietenei X batekin markatzen zitzaien indarrez… botila hautsi batekin). Homofobia ere agertu zen hardline honetan eta homosexualen kontrako jipoiak ugariak izan ziren, Reaganek bultzatutako giro erdi faxista eta atzerakoi baten barruan (abstinentzia sexuala muturrera eraman zen, 90. hamarkadako hasieran bazterrak harrotuko zituen abortuaren kontrako pentsamendua…)AEBetako hiriburura bueltatuz, eszenaren loraldia eta gainbehera laburra izan zen: 86 eta 87 urteak bitartean, straight talde askoren kontzertuek bestelako kultura bat erakarri zuten, are erradikalagoa, skinheads-ena, eta ez ziren preseski ezkertiarrak (gauza xelebrea: emakume beltz bat buru zuten). Honek, noski, borrokaldiak areagotu zituen eta ondorioz mugimenduko punk zaharrak eszenatik aldentzen joan ziren gutxika, jatorrizko esentzia galdu zen eta New York aldera aldatu zen berau, hiri kosmopolitagoa, non delinkuentzia eta drogak egunerokotasunean ongi txertatuta zeuden, batez ere Lower East Side-n. Aipatu droga kontsumoak eta jardun delinkuenteak Uniform Choice eta Insted bezalako hardcore-punk taldeak eratzen ari ziren atmosfera garbia kutsatzen zuten. Dena aldatu zen goitik behera. Youth of Today, Earth Crisis edo Chain of Strenght 80ko hamarkada amaierako talde entzutetsuak izan ziren New School izeneko esparruaren barruan. Taldeok jardun sektario eta intoleranteekin okertzen ari ziren printzipioetan barneratu ziren berariaz. Musikari dagokionez, muturreko hardcorea besarkatzen hasiak ziren, metaletik gertu dagoen hardcorea, alegia.

Minor ThreatOut of Step (with the world), 1981(I) Don’t smoke/ Don’t drink/ Don’t fuck/ At least I can fucking think/ I can’t keep up/ Can’t keep up/ Can’t keep up/ Out of step with the world.

Ez erre/ ez edan/ ez larrua jo/ behintzat nik pentsatu dezaket/ezin dut horrela jarraitu/ezin dut horrela jarraitu/ ezin dut horrela jarraitu/ munduaren ibiliatik kanpo.
(Jarraituko du)
Alvaro Fierro

No hay comentarios: