3/12/08

DES-KONTROLEN berria, faxismoaren aurka

Matraka (Berria)
Arrasateko (Gipuzkoa) Des-kontrol taldeak sei kantuko CD bat grabatu du, Hipokresia eta faxismoaren aurka izenarekin. Kolaborazio ugarirekin, arrasatearren Duintasunez eutsi abesti zaharra, bi kantu berri eta hiru bertsio bildu dituzte. Lan horren bidez, azkenaldian euren aurka - bereziki Bilbo aldeko skinhead batzuen aldetik - agertutako dosierrari, mehatxuei, itsasgarriei eta boikotari erantzun nahi diete. Izan ere, faxistatzat jo dituzte eta argi azaldu nahi dute Des-Kontrol faxismoaren eta arrazakeriaren aurka azaldu dela beti. Musika eginez erantzun diete horiei guztiei.

No hay comentarios: