17/12/08

Izu Giroa fantzinearen 14.a eskuragarri.

Ezkeraldea, Barakaldo * E.H

Izu Giroa fantzinearen 14. zenbakia kalean dago dagoeneko. Punk eta hardcore euskarazko fantzine bakarra da hori, eta dagoeneko beteranoa da. Honako taldeak elkarrizketatu dituzte: Asta Kask, Eskorbuto, Ruido de Rabia.... Horrez gain, diskoen, liburuen eta zuzenekoen kritikak ere batu dituzte.Euskal Herriko hainbat tabernetan eskura dezakezu fantzinea. Arrasaten, adibidez, DAT eta Biona tabernetan dago. Bilbon, Gatazka gunea, Erronda kalea (Alde Zaharra * Bilbo). Zenbaki zaharrak eskuratzeko edo fantzinearen egileekin harremanetan jartzeko bi bide dituzu: izugiroa@hotmail.com edo Bilboko 10216 postakutxa.


Prezioa: 2€


Maita Ezazu Musika, Gorrota Itzazu Faxismoa eta Arrazismoa !

No hay comentarios: