Dozenaka pertsona Arrasateko Des-Kontrol taldea erasotu dute Barakaldoko San Vicente auzoan, dirudienez guzti honen atzean azken urteotan talde honen inguruan izan diren tirabirak daude, horrela adierazi zuten erietxetik taldeko partaideek egunkari bati.
Tirabira hauen nondik norakoen arrazoiak faxismoa eta honekiko asolagabekeria izango lirateke. Polemika honen inguruko gauzak ez dira atzokoak, sustrai sakonak dituen gertaera baten adierazle direla ematen du. Ala ere gatazka honen ingurukoari ekin baino arinago, gauzak termino absolutoetan hartzeak ez luke guztia gehiago txarrerako nahastuko? Baina egia iraultzailea da eta egiaren bideak lagunok ez dira faxismoaren gustokoak.
Orain urte batzu Blood&Honour internazional mailan antolatua dagoen erakunde naziarekin lotura zuen ukrainiako musika talde batek Bilbaoko areto batean ospatu beharreko jaialdi bat iragarri zuen, Abando auzoko Azkenan alegia. Presioen bitartez eta dozenaka pertsona mobilizatuz RAC jaialdia ez zen ospatu. Geroago antzeko jaialdiak ospatzeko saiakerak edo probokazioak izan dira Bilbao Handiko eskualdeko zenbait aretoetan.
Rock Against the Comunism (RAC) ingeles faxistek sortu zuten, ideia xenofoboak skin mugimenduan sartzea lortu zituztenean. Skinhead edo kaskamotzak Ingalaterran sortu ziren, etorkin eta bertako langileak kaleetan batu egin zirenean eta ekinaren poderioz kultura bat sortzen joan ziren non jamaikar doinuek pisu handia izan zuten. Urteak pasa eta kaleko beste kulturaren eraginez, punka alegia, skin mugimendutik Oi! edo streetpunk bezala ezagutzen diren doinuak agertzen dira langilego izaerarekin lotura edo konpromezu gogor batekin. Nahiz eta politikarekin ez zuten inolako harremanik eduki nahi, arrazakeriaren aurkako konpromezua talde askoren adierazle izan zen eta honek mugimenduari sentsu politiko bat eman zion. 70. hamarkada bukaeran Skiwdriver skinhead taldea Oi! musikarekin apurtu eta RAC izenez esagutuko ziren doinuak jorratzen hasi ziren. Zatiketa errealitatea bihurtu zen.
Garai haietan Front National eskuineko erakunde patriotiko sasifaxistak skin mugimenduan sartzeko aleginetan zebilen. Horretarako indarrak eman zizkion garai haietan kaskamotzek punkak erabili ohi dituen probokazio jokamoldeak bereganatu izanak. Famatuak dira ordungo gazte skinen argazkiak keinu faxistak egiten. Euskal Herrian ere hor daukagu Eskorbuto taldearen disko azala non taldekideak Hitlerrekin berriketan agertzen dira naziz jantzita.
Bilbaoko kontzertu haiek ospatzeko saiakerak eragin zuzena izan zuten Euskal Herrian. Pertsona batzuen aurka surrumurruak zabaltzen hasi ziren eta baita argazkiak kaleratu non hemengo kaskamotzak RAC taldeen kamisetekin, ultraeskuinaren jaialdietan eta keinu faxistak egiten agertzen ziren. Ezaguna da argazki haietako batzuetan Arrasatekoak agertu egiten zirela eta gaur egun bertan ez dagoen partaide batek RAC talde baten kamiseta erakusten zuen.
Des-kontrolek bai diskoetan eta baita egunkarietan emandako azken elkarrizketetan faxismoaren aurka azaldu egin da, hainbat musika eragileren babesa jasoz. Taldea herri mugimenduarekin duen konpromezua ere publikoa da. Ematen zuen gauzak baretu egin zirela baina azken gertaera honek guztia nahastea lortu du berriro. Sarean hasi dira akusazioak, batzu erasotzaileak nazien jokamolde berdinak erabiltzen dituztela argudiatu dute eta eraso faxistatzat jo dute Barakaldon gertatutakoa.
Argi dagoena da faxismoaren aurka publikoki agertu den musika talde bat jipoitua izan dela eta badagoela ultraeskuinaren sinboloak eta “kultura” erabiltzen eta kontsumitzen dutenek eta txarrena da horren apologia egiten dutela.

4 comentarios:
http://racez.blogspot.com/2008/08/denuncia-contra-el-grupo-deskontrol.html
ez dizue lotsarik ematen honelako artikulu bat zuen blogean edukitzeak ala?
nazia zein da?
Hori dek kaka nahastu.
Orain konturatzen naiz blog honetan zergatik ibiltzen zareten beste blog eta web orrietako artikuluak kopiatzen eta gero hemen jartzen. Idatzitxo honekin garbi gelditzen da ez daukazuela kaka nahastu gabe artikulu propio bat idazteko gaitasunik.
Goian jartzen duzue maitatu musika gorrotatu faxismoa, ba orain daukazue aukera hori egiteko eta Ostiral gaueko ehiza faxista salatzeko.
Blog hau sortzeko ideia polemika guzti honi irtenbide bat bilatzeko saiakera bezela hartu zen. Bere garaian esan genuen ez zela skin mugimendutik atera eta gai honi buruz kaleratu dena sarean aurkitu ditugun iritziak izan dira eta zinatuak daude.
Beste webguneetatik artikuluak hartzeak ez dakit zer min egiten duen.
Barakaldoko gertaeraren inguruan eta azken urteetan gertatu direnak aipatzen dira. Guzti hau gertatu baino egun batzu arinago Kaos en la Reden berriro ere agertu ziren Des-kontrolen aurkako salaketak eta ez zen hemen kaleratu Faxismoaren aurkako jarrera erakutsi zutelako azken diskoarekin.
Guzti hau gertatu baino egun batzu arinago Kaos en la Reden berriro ere agertu ziren Des-kontrolen aurkako salaketak eta ez zen hemen kaleratu Faxismoaren aurkako jarrera erakutsi zutelako azken diskoarekin.
Bakarrik azken diskoa izan ahal da jarrera horren erakuslehioa ala? Euskal Herriko ezker abertzaleko erakunde ezberdinekin des-kontrolek duen elkartasuna beste musika talde guztiek balute...
Publicar un comentario