11/1/10

Un musico vasco en Al Jazeera / Musikari euskaldun bat Al Jazeeran

Al Jazeera Documentary Channel katearen langilea izango da musikari irundarra 2010ean, herrialde arabiarretako musikari buruzko dokumental-sorta zuzentzeko enkargua egin baitiote.

Fermin Muguruzak artista polifazetikoa dela aspaldi erakutsi zuen baina, orain, hori berrestera dator. Checkpoint Rockdokumentalarekin mundu erdia zeharkatu ostean, sukaldaritzan eta musikan oinarrituriko Pintxatu disko-liburua aurkeztu zuen musikari irundarrak eta, 2010erako, pantaila txikira pasatuko dela iragarri du orain, Al Jazeera Documentary Channel katearentzat arituko baita lanean.

Dubaiko Nazioarteko Zinema Jaialdian parte hartu ostean, Qatarrera jo zuen Muguruzak eta, bertan, Al Jazeera Documentary Channel katearen zuzendariekin bildu zen. Bost egunetan hainbat bilera egin zituzten eta, azkenean, 2010ean herrialde arabiarretako musikari buruzko dokumental-srota bat zuzentzeko enkargua hartu zuen musikari gipuzkoarrak. Libano, Siria, Aljeria, Tunez, Maroko, Egipto, Kuwait, Oman, Yemen eta Sudan herrialdeak izango dituzte ardatz dokumentalek.

En 2010 el músico de Irun trabajará para la cadena Al Jazeera Documentary Channel. Le han encargado que dirija una serie de documentales sobre la música de los paises árabes.
Fermin Muguruza hace tiempo que demostró que es un artista polifacético, y ahora viene a corroborarlo una vez más. Tras recorrer medio mundo con el documental Checkpoint Rock, el músico de Irún presentó recientemente el proyecto Pintxatu, un disco-libro sobre música y cocina. Ahora anuncia que en el 2010 se pasa a la pequeña pantalla, ya que trabajará para la cadena Al Jazeera Documentary Channel.

Tras participar en el Festival Internacional de cine de Dubai, Muguruza partió para Qatar y allí se reunío con el director de la cadena Al Jazeera Documentary Channel. Durante cinco días relizaron varias reuniones y, finalmente el músico vasco recibió el encargo de dirigir una serie de documentales sobre la música de los paises árabes. El trabajo tendrá como eje Libano, Siria, Argelia, Tunez, Marruecos, Egipto, Kuwait, Oman, Yemen y Sudán.



No hay comentarios: