Tras el nuevo ataque contra la libertad de expresion (y van...) desde RAC EZ! nos queremos solidarizar con las personas que trabajan en el proyecto comunicativo Gaztesarea (http://www.gaztesarea.net/) y animamos a participar en las acciones de protesta que se lleven adelante. Repodrucimos este articulo aparecido hoy en Gara.
Armiarma sarea hausteak ematen duen plazera
Joana ETXEBERRIA Gaztesareko kide ohia
Alde teknikoak baino gehiago erakartzen gintuen potentzial komunikatzaileak: «telebistan agertzen ez diren notiziak ikusi ahal izango ditugu», «gure gaztetxearen okupazioa», «gure herriko jaiak»...
Ilusioz sortu zen Gaztesarea, Euskal Herriko gazte mugimendua teknologia berrien sareetan zehar zabaldu eta elkar-komunikatzeko asmoz. Hasiera hartan geuk ere ez genekien ongi teknologia berrietan jarduten. Baina ideia ikaragarri gustatu zitzaigun, eta egitasmoaren alde teknikoak baino gehiago erakartzen gintuen potentzial komunikatzaileak: «telebistan agertzen ez diren notiziak ikusi ahal izango ditugu», «gure gaztetxearen okupazioa», «gure herriko jaiak»... Harrigarria egiten zitzaigun hori dena gure etxetik eta mundu osoan ikusi ahal izatea. Harridura hura ez zen halako ekimenak egunero kalean ikusten ez genituelako, baizik eta oihartzun mediatikoa izatea pentsaezina egiten zitzaigulako.
Gainera, gero, eztabaida foroak, edonork bere etxetik albisteak argitaratzeko aukera, musika talde gazteen sarea osatzea, sexualitatearen gaineko kezkak Internet bidez sortutako eztabaidan argitzea... Internetek eskaintzen zizkigun aukera haiek guztiak sinestezinak ziren, eta urte gutxiren buruan errealitate bihurtu ziren.
Ez ginen lehenak izan halako egitasmo bat abiatzen, baina guk, Euskal Herriko hainbat gaztek, euskaraz egin genuen, Euskal Herrirako eta era parte-hartzailean. Diru gutxi, baina grina handia genuen. Ironia dena zera da, atzo Gaztesareari bestelako egitasmoak finantzatzea leporatzea. Noiz eta herri-komunikabide denek zailtasun izugarriak dituztenean beren burua finantzatzeko.
Notizien egunerokotasunak indarra hartu du geroztik eta asko izan gara www.gaztesarea.net webgunean sartu garenak. Eta hori da, lagunok, hemen zigortzen ari direna: Euskal Herriko gazteriak azken urteetan bere ilusioaz eta lanaz lortu duen tresna bat da zigortzen ari direna. Kritikarako gaitasuna erakutsi duen tresna. Anai handiaren garaian bizi gara. Komunikabideen kontrola politikaren eta ekonomiaren oinarrizko kezka da. Mezuaren kontrola, iritziaren kontrola, pentsaeraren kontrola da, azken finean, helburua. Hauteskundeen emaitzak komunikabideetan izandako presentziaren arabera moldatzen dira eta interes pribatuen itzalpean diharduten masa hedabideak dira nagusi. Gero eta gehiago dira ordea, uniformizazio komunikatiboaren aurrean sortzen ari diren alternatibak. Internet eta teknologia berriak lagun izan ditu herri mugimenduak komunikazio egitasmo berriak sortzeko: era ekonomiko batean hedapen handiko tresnak sortzeko gaitasuna erakutsi baitute.

Euskararen aldeko apustua egin dute hauetariko askok, pentsaera kritikoa bultzatzeaz gain, euskalduntze prozesuari ere bultzada emanaz. Herri mugimenduko hainbat eta hainbat eragile bezala, jende askoren borondate ona eta debaldeko lanaz sortu izan dira. Konbentzimendu handiz eta diru gutxiz.
Armiarma sarea ederrenean dagoenean apurtzeak ematen duen plazera izango da agian, handienak txikienaren aurka erabiltzen duen indarra. Bazen behin anaia handi bat. Begi handi bat bezalakoa. Dena ikusten zuen, eta gainontzekoek bere begietatik ikusten zuten mundua. Era horretan, mundua ez zen inoiz aldatzen eta gauzek bere horretan jarraitzen zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario