30/9/10

Urriak 2, lapurtarren Biltzarraren bezperan, jaialdia antolatu du Uztaritzeko Hitz Open Gaztetxeak

Urtero bezala Idek elkarteak gaualdi bat antolatzen du Lapurtarren Biltzarraren bezperan.

Idek , Uztaritzeko gazteek gazteentzat sortutako elkartea da, Hitz Open gazte asanbladan parte hartzen duten gazte guziak helburu batekin doaz aitzina, Uztaritzeko aktibitate sozio kulturalak dinamizatzea.

Gure proiektuak bideratzeko helburuarekin, luzaz gaztetxe baten beharra azpimarratu dugu, eta badu orain zenbait urte "behin behineko lokal" bat lortu dugula.

Lokal horrek gure materiala biltzeko ahalmena eman harren, bere neurri ttikiak gure proiektuak mugatzen ditu.

Iraganeko hainbat oztopo eta porrotak gainditzea erabakita, uztaritzeko gazteriari zuzendutako ekitaldi batzu planteatu nahi genituzke urte osorako egutegi bat osatuz: topaketa, eztabaida, bideo proiekzio eta kontzertuz osaturik.

Helburua: gazteak telebista pantalletatik mugiaraztea, gure kultura eta hizkuntzarekiko dugun lotura eta munduarekiko idekidura aldarrikatzea, espiritu kritikoak bultzatzea... .

Dinamika horren segitzeko, Lapurtarren Biltzarraren bezperan egiten den gaualdiari dimentsio berri bat emaitea erabaki da Banda Bassotti talde Italiarra, Lareplik eta Banda Batxoki taldeen kontzertuak eskainiz.

Nahiz eta kontzertuak pesta giroa segurtatuko duen, ez dugu ahanzten herriko etxeak aspalditik egiazko gaztetxe bat emaitea zin egin zuela, eta oraindik ez dugula ezer ikusi. Azpimarratu nahi genuke denak ez girela hor: Gari, Argi Perurena uztariztarrak eta beste 700 preso politiko baino gehiago espetxe frantses eta españoletan sakabanatuak direlako!

Kontzertuak gaueko 8terditan hasiko dira Kiroleta eremuan.Kontzertuaren ondotik, eta igandeko egunari haurre egin nahiko dutenentzat, gaupasa eginen da gaztetxean!

Informazio gehiagorentzat (kontzertuari buruz edota antolatutako beste ekitaldieri buruz) :

Hitz Open Uztaritzeko Gaztetxea

No hay comentarios: