16/1/09

URTARRILAK 16 KALEKO MOBIDAN...

Behin Betiko
Kepasssssaaaa!!
Ostiral honetan (urtarrilak 16) Lasarteko DJ Manuto izango dugu gurekin, 77ko punk-rock musikaz pixka bat gehiago jakin dezagun. Ttan Ttakun irratian Pogo Erasoa saioa egiten du Manuk eta disko jartzaile gisa ere ibiltzen da noizean behin. Disko bilduma ederra duela eta, saioari beste aire bat emateko aprobetaxatuko dugu, eta aurrerantzean beste DJ batzuk gonbidatzea ere ez dugu baztertzen (badakizu, ezer gehiago ez daukagunean, jaja). Albisteetan, Zumaiatik jasotako mail bat edo beste. Eta agenda ere bai bukaeran. Hurrengo saioetan adi egon, Vomito taldea gurekin izango dugu eta!


Aio ta ondo ibili!!
PD: Mesedez bidali zuen kritikak. Hobetzeko zuen iritzia garrantzitsua da guretzat. Ta batez ere gauza txarrak!



Bidali zuen mailak:
kalekomobida@hotmail.com
kalekomobida@gmail.com
kalekomobida@info7.com

No hay comentarios: