4/1/09

Mixu Mixelena, Sustraia taldeko kantaria, hil egin da.

Info Sare Antifaxista
Sustraia taldeko kantari eta MMX proiektuko kide Patrick Mixelena "Mixu" hil da bart, bihotzekoak jota, Aviron Baionakoaren eta Castresen arteko partidaren hasieran abestu eta gutxira.

Baiona * E.H
Mixu Mixelena Jean Dauguer estadioan izan zen atzo, Aviron Baionakoaren eta Castresen arteko partidan ereserkia kantatzen. Ondoren, norgehiagokaren hasieran, bihotzekoa izan zuen eta hil egin zen. Mixu 1970ean jaio zen Donibane Lohizunen eta oso gazte hasi zen musikagintzan. 1992an sortu zen Sustraia taldearekin egin zen ezagun, eta azkenaldian MMX proiektuan burubelarri murgilduta zebilen, Maialen Errotabehere eta Xabaltxekin.

No hay comentarios: