6/4/10

EHZ (Euskal Herria Zuzenean) elkartea



http://www.ehz-festibala.com/
http://www.myspace.com/ehrzlehiaketa


Elkartea
EHZ irabazi asmorik gabeko erakundea da. Bere elkarte izaeragatik, aberaste perspektiba batean lan egiten duten enpresa pribatu eta hierarkizatuetatik desberdintzen da.

Zabala
Gurutzatzeko ohiturarik ez duten jende batzuk elkarrekin bizitzera, lan egitera, trukatzera eta besta egitera bultzatuko dituen egitura da EHZ. Aurreiritziak hausteko eta harreman sareak eraikitzeko bidea da. Laguntzailegoaren eta publikoaren dibertsitatea, EHZren aberastasun handia da.

Independentea
EHZ instituzio publiko, pribatu, alderdi, sindikatu edo elkarte guziekiko independentea da.


Aktore engaiatua
EHZ bere posizioak modu originalean hedatzen dituen aktore engaiatu bat da. Lantzen dituen gaien zeharkakotasuna (transbertsalitatea) dela eta, ez du existitzen den egitura bat ordezkatzeko xedea. Bestalde, bere posizioez hurbil diren egituren bozgorailua izan nahi du ere.


Herrikoia - Popularra
EHZ proiektua, proiektu kolektiboa eta hiritarra da. Populazioan errotua den proiektu zilegi bat da.


Kultur bultzatzaile
Euskal Herri mailako kultur eragile alternatiboen (musika, dantza, antzerki, tindu, bideo, argazki, bertsolaritza, kirola, literatura…) topagune ezin hutsegina izan nahi du EHZ festibalak. Tokiko edo kanpoko kultur eragileen adierazpen gunea izan nahi du ere EHZk. Herri-kultur ikuspegia landuz, eskubide kolektibo horren merkantziaren kontra borrokatzen dena.


Besta sortzaile
Jendarte arautu eta kontrolatu batean, aisialdi guneak beharrezkoak dira bestelako harreman sozial sendoak eraikitzeko.


Gaztea
Antolatzaile eta parte hartzaile gehienak gazteak dira. Belaunaldi artekotasun handiak elkartea ezaugarritzen baldin badu ere, gazte izaera hori indar bat da


Euskalduna
EHZ elkartearen komunikazio hizkuntza euskara da. Euskara erabiliz, bere normalizazioaren alde lan egin nahi du.


Abertzalea
EHZk bere euskal nortasuna asumitzen du eta euskal lurraldearen ezagupen instituzionalaren alde posizionatzen da.


Internazionalista
EHZ mundu mailari begira den egitura da. Euskal Herriak bizi dituen egoera guzien aitzinean,
EHZ mundu mailako paraleloak eraikitzen saiatzen da. Ipar/Hego desorekarekiko ikuspuntu kritikoa du eta bere posizioetatik hurbil diren borrokekin elkartasun osoa du.

Feminista
EHZ genero berdintasunaren alde posizionatzen den elkartea da.

Antikapitalista
Hasieratik, EHZ kapitalismoaren sinbolo diren “World Compagny”, multinazionalen eta liberalismo ekonomikoaren kontra borrokatu da.


Ekologista
Moda efektu bat baino gehiago, gure ekologiaren ikuspegia erradikala eta historikoki bermatua da.

Sexu askatasunaren alde
EHZk, homosexualitatea, bisexualitatea eta transexualitatea diren sexualitate modu guziak errespetatzen ditu.

Bazterketa guzien kontra
Faxismoa, arrazakeria, xenofobia gaitzesten ditu EHZk.

Eskubide zibil eta politikoen alde
EHZ oinarrizko eskubide hauen alde agertuz, ilegalizazio, arrestatze eta debekuen kontra agertzen da.

Justizia soziala
EHZ berdintasunean eta justizia sozialean oinarritzen den jendarte baten alde borrokatzen da.



*L Atabal (Biarritz)



























No hay comentarios: