15/11/08

MUSIK HERRIA, HERRI DISKETXEA

Musikariez osatutako egitasmoa. Musika sorkuntzatik musika zabalpenerako. Musika egiten ditugunoi eta musika gustatzen zaizkigunoi errekurtsoak modu errazean hurbiltzeko egitasmoa da. Laguntza kolektiboa bultzatu nahi duena. Eta musika egiteko, produzitzeko eta kontsumitzeko gaur egun dagoen eredu komertzialetik at urrundu nahi duena, beste eredu herritarragoari hurbiltzeko.

Markinan egin ziren Gazte Mugi! topaketetan musikaren inguruko ausnarketa ezberdinak egin ziren musikari buruzko lantaldeetan. Egungo egoerari buruz hitz egiteaz gain, alternatiba berrien inguruan ere hitz egin genuen. Han parte hartu genuen jendeak hausnarketa egiten jarraitzeko, jende gehiago parte hartzeko eta zabaltzeko deialdi berri bat egin genuen, helburua: alternatiba bat martxan jartzea, herri disketxe berri bat. Posta zerrenda bat ireki genuen elkar komunikatzeko eta deialdi hori prestatzeko, musikasare (musikasare@lists.mundurat.net).

Maiatzak 14 Arrasaten, maiatzak 28 Gasteizen eta uztailaren 2 Bilbon egon ginen bilduta hainbat jende. musikazaleak eta musika talde ezberdinen kideak. Bilkura horietan hausnarketa jarritu zen eta proiektua sakondu genuen. Hori guztia zabaltzeko eta jendearen partehartzea errezteko zabaldu genuen probisionala izango den web horri bat (www.herrridisketxeruntz.org). Bertan bilkuren aktak, eztabaidak, dokumento ezberdinak eta kopyleftaren inguruko informazio orokorra aurkitu daiteke.

No hay comentarios: