15/11/08

Euskal Herri osoko musika talde gazteak batzen dituen gida da hau.

Inongo disketxerekin lotu gabe dauden taldeak dira, guztiak ere. Ia hirurehun talde gazte aurkituko dituerabiltzaileak gidan.
Helburua gazte mugimenduari bitarteko bat eskaintzea da, gazte sortzaileen musika autogestionatu dezan.

Gaztesareak ezin du musikaren panorama aldatu, hori gazte mugimenduak berak egin beharreko lan etengabea da; baina, guk, komunikazio egitasmoa izanik bitartekoak eskainiko dizkiogu lan hori errazteko. MUSIKAGIDA, hain zuzen, Euskal Herriko musika panoraman komunikazio bitarteko bat izango da.

Horregatik kaleratu dugu gida hau. Dispertsatuta, eta ezkutuan dauden musika talde maketero guzti horiek plazaratzeko eta liburuxka batean biltzeko. Era honetan, edozein gazte elkartek, gaztetxek edo tabernak kontzertu bat antolatu nahi duenean ez du zertan betiko musika taldeetara jo beharko, aukeran musika talde askoz gehiago izango baititu.

No hay comentarios: