26/11/09

R.A.C musikaren inguruko elkarrizketa Uribe Kostako OEP taldeari

Cable Street Bear (http://csb-euskalherria.blogspot.com/)

Zer ezagutzen duzue Cable Street Beat erakundeari buruz nazioartean zein EH-n?
CSB iniziatiba, Erromon Euskal Herriko atalak antolatutako kontzertuei esker ezagutzen dugu. Baina nazioartean ANTIFA England-ek egindako lana ezagutzen dugu, izan ere Iraitz eta Bosko Inglaterran eman zituzten urte horietan maiz aritu ziren erakunde honekin elkarlanean. Han antolakuntza maila izugarria da, jaialdien prestakuntzatik hasita talde faxisten erasoaren mehatxuari aurre egiteko segurtasunera. Bestalde, era honetako kontzertuetara joaten den jende aniztasuna ere azpimarratzekoa da: naziotasun zein adin tarte oso ezberdinetako neskak eta mutilak batzen dira. Euskal Herrira era honetako iniziatibak ekartzea oso ideia baikorra iruditzen zaigu, esan bezala gutariko batzuk Itzubaltzeta egon ginen aurkeztu zen egunean. Agur berezi bat D.J. Maiakovsky-rentzat, bere skinhead reggae eta soul-ekin gaua alaitu baizigun.

Zer uste duzue patriota eta apolitikoak euren buruei deritzoten Combat 84, Condemned 84, Retaliator, Close Shave... etab bezalako taldeei buruz?
Mmmm! Miloiaren galdera! Guri pertsonalki naska puta ematen digute. Esan dugun bezala, Iraitz eta Bosko luzaroan bizi izan dira Inglaterran eta lehenengo pertsonan talde horietako kide batzuek hango bonehead-ekin batzen diren benetako faxistak direla ikusi ahal izan dute.

Hala ere, ez duzu ikasgelako azkarrena izan behar, ezta Inglaterran bizi ere, talde hauek kutsu ezkertiarra izan dezakeen edozein motatako ideiak gorrotatzen dituztela, britaniar unionistak direla edota IRA eta komunismoaren aurka daudela jakiteko. Elkarrizketa batzuetan irakur daitekenez, argi ta garbi utzi dute, SHARP edo Spirit of 69 bezalako kolektibo anti-arrazistak gaitsezten dituztela.

Zuen ustez ideia ezkertiarrak izan eta era honetako taldeen musika entzun zein kontzertuetara joatea bateragarria da?

Guk gure aldetik ez dugu zentzurik gabeko moda hau ulertzen, eta are gutxiago, partekatzen. Azken finean, moda hau jarraitzen dutenek, barrikadaren bestaldean kokaturik dagoen jende eta taldeei publizitatea egin eta ekonomikoki lagundu baino ez dute egiten, musika besterik ez delako aitzakipean. Hori, pederastiaren kontra egon, eta gero“zinema gustoko duzulako” etxeko bideoan haur-pornografia ikustea bezala da. Izugarrizko koherentzia-eza. Bestela, galde diezaietela talde horiei guztiei zer egingo luketen Euskal preso politikoekin, argi baitago arazorik gabe aitortuko luketela urkatokira bidaliko lituzketela.

Hori, gure kide antifaxista irlandar, eskoziar eta ingelesekiko elkartasun eta errespetu eza itzela dela aipatu gabe. Gure ustez, era honetako taldeei estaldura ematen dieten artean badago Euskal Herrian ereiten ari diren haziaren ondorioak zeintzuk diren ulertzen ez dutenak; edo agian batzuek jakin badakite, eta helburu horrekin egiten dute hain zuzen ere. Dena den, denborak norbera bere lekuan jarriko du, bitartean guk arazo honekiko jarrera oso argi daukagu.

8.- Zer esango zeniekete Skinhead izateko Condemned 84 entzun behar dela esaten duten horiei?

Entzun dugun lelokeriarik handiena dela esango genieke. Hasteko, kaskamotzen mugimendua talde horiek baino askoz zaharragoa dela kontutan hartuz, gure sustraiek ez dute talde horiekin zerikusirik (horrek zer esan nahi du, orain Reggae eta Ska ez dela aintzakotzat hartu behar). Bada Kaskamotz-mugimenduaren alde Condemned 84 puta horrek baino askoz gehiago egin duen talde piloa. Askoz jota, guk Condemned 84 kaskamotz-mugimenduaren barruan sartu zen zabor ultra-patriotiko britaniar eskuindarraren artean kokatuko genuke, mugimendua kutsatu zuten eta kutsatzen jarraitzen duten orien artean. Etapa horrek gaindituta beharko luke. Baina noski, bizitza lehentasunei buruzkoa da. Gure ustez, badira super-skinhead izatea baino gauza askoz garrantzitsuagoak (egia esan, gure taldean Iraitz eta Bosko dira kaskamotz bakarrak), hala ere, norbaitek ispilu aurrean kanpaia jo nahi badu talde eskuindarren musika entzuten, hor konpon! Esan dugunez, denborak norbera bere lekuan jarriko du.
RACez blogaren agiria:
Elkarrizketan erabiltzen den hizkerarekin ez gaude adoz, puta hitza erabiltzean hain zuzen, uste dugu batez ere konpromezu politikoa hartzen dugunean zenbait gauza kontutan eduki behar direla eta haien artean hizkera zaintzea izango litzateke bat. Gutxiespen-zentzuzko konnotazioa duten hitzak erabiltzea ezkerreko sentsuarekin ez datoz bat... ala ere badakigu kaleko hizkera kaleko hizkera dela. Azkenean elkarrizketa blogean klikatzea erabaki dugu azken urteetan Euskal Herrian RAC musikaren inguruan gertatu direnak ikusita, bertan esaten direnak interesgarriak direlako.

No hay comentarios: