Aritz Sound System (GAUR8)
Kostata bada ere, geroz eta ohikoagoa da gure kaleetan hip hoparen zantzuak aurkitzea. Hip hop mugimenduak dituen adar desberdinen artean, ordea, ahotsarekin eta musikarekin egindako espresio bideek jasoko dute orain gure arreta.
Public Enemy taldearen garrasiak, munduko musikari ipurtarin askoren belarriak astindu zituen 90eko hamarkadaren hasieran. Euskal Herrian, Negu Gorriak, Danba, Bap, M-ak eta antzeko beste hainbat taldek hatzapar beltzaren zartada jaso zuten eta raparen magiak erakarrita sentitu ziren. Euskaraz rap musika egin zuen lehenengo taldea, ordea, ez zen 90eko hamarkadaren amaierara arte sortuko: Selektah Kolektiboa. Kaleratu zituen bi diskoekin, «Selektah Kolektiboa» (Esan Ozenki, 2000) eta «Esperientzien Etorbidetik» (Metak, 2002), eta emandako ehunka kontzertu eta sound systemekin, Euskal Herrian euskaraz egindako rap musikaren oinarriak jarri zituen. Beraz, atea zabalik zegoen, eta hortik aurrera euskaraz abesten zuten rap talde eta abeslariak perretxikoak bezala haziko zirela uste bazen ere, ez zen horrela gertatu.
Zorionez, Ipar Euskal Herriko Mak taldeak hartu zuen Selektah Kolektiboak utzitako testigua eta dagoeneko bi disko kaleratu ditu; «Suari Darion Kea» (Metak, 2005) eta «Suaren Garai Errauts Errekai» (Autoekoizpena, 2007) -azken horren erremixak biltzen dituen grabazioa ere kaleratu dute-. Aldaketak bizi izan ditu taldeak eta, orain, zuzenekoetan, betiko DJ Alf eta Ion abeslariarekin batera, Martxelo, Lo eta Xabi ari dira musikari modura; hala, lehenengo euskal rap banda osatzen dute.
Selektah Kolektiboko partaide batzuk ere ekinean jarraitzen dute. Daddy Jeff abeslaria, Donostiako DJ Patarekin batera, abesti berriak grabatzen ari da eta laster disko berria esku artean izatea espero dugu. Selektah-ko DZ berriz, Fermin Muguruzarekin eta Esne Beltzarekin dabil Euskal Herriko zein mundu osoko eszenatokiak eskratxeatzen.
Euskara hutsez kaleratutako rap disko gehiagorik ez badago ere, pauso garrantzitsuak eman dira bide horretan. Hala, Barakaldoko 121 Krew eta Bilboko Norte Apache taldeek diskoa kaleratu berri dute Musikherriarekin eta bietan euskararen presentzia nabarmena da. Bide horretan dabil ere Barakaldoko Maisha Mc abeslaria eta, zuzenean erakusten duen trebezia ikusita, euskara hutsez kaleratuko duen diskoa esku artean edukitzeko irrikan gaude.
Bertsound System
Bertsolaritza euskal kulturaren parte garrantzitsua da. Hitzak, errimak eta melodiak gure izaeraren erakusle izan dira urte luzez Euskal Herriko plaza eta txoko askotan. Kultura desberdinen arteko harremanek, bai behintzat baketsuak izan direnean, aberastasuna ekarri diete herriei. Oraingoan, Euskal Herrian sortutako bertsolaritza, AEBetako auzo afroamerikar txiroetan sortutako hip hop mugimenduarekin eta Jamaikako reggaearekin uztartu ditugu.

Bertsound system egitasmoan bertsolaritza eta hip hop mugimenduaren arteko maitasun harremana zirikatzen dugu. Jatorri oso desberdinak izanda ere, komunean osagai asko dituzte bi kulturek. Biek erabiltzen dute hitza gauzak adierazteko, biek dute errima eta biek goxatzen dute hitza melodia eta erritmoaren bitartez. Bertsolari, disko jartzaile eta rap abeslariaren arteko konplizitatea ezinbestekoa da eta egoera berrira moldatzeko gaitasun handia eskatzen du.
Jon (MAK), Maisha Mc, Endika (121 Krew) eta Raycori (Norte Apache) hiru galdera egin dizkiegu. Honako hauek dira jasotako erantzunak.
Jon (MAK), Maisha Mc, Endika (121 Krew) eta Raycori (Norte Apache) hiru galdera egin dizkiegu. Honako hauek dira jasotako erantzunak.
Zein da, zure ustez, euskal raparen egoera/osasuna?
Jon (MAK): Handitzen eta indartzen ari den mugimendua da, gaur egun hamabost bat taldek osatzen dutena. Oraindik oso mugimendu gazte eta freskoa da. Euskal Herriko lurralde guztietan agertzen dira talde berriak eta... horrela segi dezala!

Maisha Mc: Latza, oso euskal rap gutxi dago. Beti esaten dut gauza berdina, baina nire ustez egia da: Ameriketako Estatu Batuetan rapa musika entzunena da, irrati gehienetan rapa jartzen dute. Frantzian ere hip hopa oso hedatuta dago. Munduko herri guztietan hip hopa oso arin hedatzen ari da, izurrite bat moduan. Espainia mailan ere modu izugarri batean hedatzen ari da. Egoerak horrela jarraitzen badu, Euskal Herrian ere gaztelaniaz egindako rapa nagusituko da. Euskal Herrian milaka, benetan, milaka, MC daude, eta euskaraz egiten dugunok hamar bat gara, edo gutxiago.
Endika (121 Krew): Egungo egoera ez da erabat pozik egotekoa, baina pixkanaka gero eta talde gehiago agertzen ari dira eta ikusleek ere rapa entzuteko gero eta joera nabarmenagoa adierazten dute. Dena den, oraindik bide luzea dugu beste musika mota batzuekin parekatzeko. Bide horretan beharrezkoa da talde berriak errepidean ikustea orain etengabe jotzen ari diren beste taldeekin batera, jendeak euskal rapa irekitzen ari denaren nozioa har dezan. Katalunian lagunak ditut eta bertako raparen egoera gutxi gorabehera ezagutzen nuela pentsatzen nuen; aldiz, pasa den egunean Herrikoiak taldeko abeslari eta trikitilariak katalanez rapeatzen duten rap taldeen bilduma oparitu zidan eta ezagutzen ez nituen hamabi talde inguru aurkitu nituen. Fenomeno hori gertatzeko oinarri sendoak eraiki behar dira, eta horretan gaude.
Rayco (Norte Apache): Selektah eta Maken ostean, euskal rapa suspertzen ari da hainbat talderi esker. Euskal Herriko txoko orotan gero eta handiagoa da raparen hedapena; Bizkaian 121 Crew eta Norte Apache, Gipuzkoan Bad Sound System, Araban Indarrap, Nafarroan Raperos de Emaus...
Zer eskaintzen dio rap musikak euskal kulturari?
Jon: Aniztasuna, indarra, berrikuntza, erritmoa, oldartze ahalmena eta hitza berriz ere lehen tokian jartzea. Gure hizkuntzan, rocka, punka, reggaea eta rapa ere entzun dezakegula adieraztea. Beti aurrera goaz eta gure ahotsa eta gure kultura erakusten diogu MTV ala EiTB soilik ikusten dituen gazteriari. Entzun dudan euskal rapak ez du lotsatzekorik ezer.

Maisha: Behin, Wanka Wankerri (Selektah Kolektiboko kide ohia) egindako elkarrizketa batean, honakoa irakurri nion: berak Harri Aroan, Erdi Aroan eta informatikaren aroan bizirik iraun duen hizkuntza batean rapeatzen zuela. Nire ustez, rapak berritasuna ematen dio euskarari. Beharbada, 15 urteko gazte bati, MC bat bertsolari bat baino gehiago gustatzen zaio, erakargarriagoa zaio. Euskarak eta euskal kulturak erakargarritasuna behar dute bizirik irauteko.
Endika: Gauza asko edo gutxi eskaintzen dizkion rapa egiten duten pertsonen esku dago. Rapak, berezko nortasun zehatza duen musika izan arren, egiten den lekuaren ezaugarri kulturalak jasotzeko, erabiltzeko eta birziklatzeko joera du. Hori bai, zeintzuk dira gure ezaugarri kulturalak? Guk gure taldean oso argi daukagu hori, baina, orokorrean, momentu honetan mugimendu musikal honetara hurbiltzen diren entzuleak erdaldunak dira gehienetan. Are gehiago, euskaldunak direnek rap erdalduna entzuten dute batik bat. Horregatik, oso garrantzitsua da gure lana indartzea, hobetzea... Izan ere, gero eta entzule gehiago izan, gero eta jende gehiago izan euskal rapa egiten, hobe. Horrek izan behar du helburua hip hopa bezalako kultura parte hartzaile batean.
Rayco: Euskarari bizia ematen dio, garai berrietara moldatzeko gaitasuna duela erakutsiz. Horrez gain, euskal musikari freskotasuna ematen dio eta topikoetatik alde egiten du. Gainera, belaunaldi berriak euskarara erakartzeko modua ere izan daitekeela uste dut.
Zein pauso eman daitezke hobetze bidean?
Jon: Gaur falta zaiguna honakoa da: bilduma baten bidez gazteriaren gehiengoari gure lana ezagutaraztea. Izan ere, talde-saltzaileen eskuetan erortzen ez garenez, gure musika momentukoz nahiko ezkutuan geratzen da. Internet sarean ibiltzen direnek badakite zer proposatzen dugun, baina besteentzat euskal rapak ez du gauza askorik esan nahi. Norbaitek hartu beharko luke bere gain ongi ekoitzitako eta promozionatutako CD bat kaleratzeko lana. Premiazkoa da mugimenduak beste aurrerapauso bat emateko... Zergatik ez kaleratu GARAn gehigarri gisa? Zuen esku da proposamena!

Maisha: Laguntza behar da. Udalen laguntza, elkarteen laguntza, jendearen laguntza, gazteen laguntza, instituzioen laguntza, Fermin Muguruzaren laguntza... Dirutza bat gastatu dut nire disko puta grabatu ahal izateko, nire baseak egiteko, nire ahotsa grabatzeko, inork ez nau lagundu arlo ekonomikoan. Trebezia eta kalitatea hor daude, baina bitartekorik ez dago. Kepa Junkerari emandako diru laguntzaren %0,001arekin euskaraz egindako kalitatezko 10 CD egongo lirateke kalean, laguntza apur batekin gauza izugarriak egingo lirateke, baina oso bakarrik gaude. Nire beat-ak eta nire letrak egiten jarraituko dut, rapa eta euskara maite ditudalako. Entzutea zuen esku dago.
Endika: Pausu asko daude emateko oraindik ere. Lehenengoa eta garrantzitsuena lanean jarraitzea da, etxean, kalean eta oholtzaren gainean. Horrez gain, azpimarratuko nuke, gure lana indartzeko, jendeak beste musikarien parean jarri behar gaituela. Egia da rapa egiteko bideak beste musika estiloekin alderatuz ezberdinak direla eta askotan estudiotik edo entsegu lokaletik baino kaletik hurbilago bizi garela, baina horrek ez du esan nahi eszenatoki baten gainera igotzen garenean begirune gutxiago jaso behar dugunik. Egia esanda, alde horretatik ere, jendearen jokabide aldaketa igartzen da.
Rayco: Rap musikarekiko seriotasunak eszena hobetuko luke, bai barruan gaudenon aldetik, baita kontzertuak antolatzen dituztenen aldetik ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario