Kontsumitzaileak musika doan lortzeko trabarik ba al dago? Egun behar al da DRM eraginkorrik? Musika-kontsumitzailearen gogoa asebeteta dago? Nola ulertu behar da musika? Negozio bezala? Aisialdia legez? Industria kulturala bezala? Ideien hedapen modura? Musika-kontsumitzailea da errege? Zer da pirateria? Musika eta ideiak hedatzea ditu P2Pk? CDak kopiatzea gauzak konpartitzearen aurka doa? Laster mugikorretako musika bluetooth-aren bidez partekatuko da? Zergatik egin daiteke negozioa musikarekin? Jendeak gustuko duena erosten du? Jendeak gustuko duena kopiatzen du soilik? Zergatik ez da erosten musika? Garesti dago musika? Zer salneurrik egin diezaioke aurre kantuen doakotasunari, kopiari edo emuleri? Zer da ilegalitatea? Kantuen egile guztiek nahi dute jabegoaren babesa? Zenbatek nahi du copyrighta? Zergatik daude copyrighta duten abestiak Youtuben? Youtube irekia bada, zertan gabiltza itsasoari hesiak jartzen? Eskubideak ireki behar dira? Zergatik itxi eskubideak? Zergatik ezin da musikatik bizi? Zergatik ezin da negozioa egin musikarekin? Ba al dakigu zein den diskoetxe independente eta multinazionalen arteko diferentzia? “Txarrak” al dira diskoetxe multinazionalak? Zer dute onetik independenteek? Zenbat diskoetxe geratuko dira Euskal Herrian?
Ordaindu gabeko musika egon daiteke? Noren onurarako da? Zergatik ordaindu behar da musika? Nork ateratzen du etekina? Eztabaida intelektualek balio dute? Gaur egun zer musika sal daiteke? Nork ordainduko du saltzaileak saldu nahi duena? Musika digitalaren salmenta euskarri fisiko arrunten salmentara (CDena) ailegatuko al da inoiz? Zer euskarri behar du musikak? Negozioak kritikagarriak dira? Egun ba al dute errentagarritasunik diskoek? Musika non entzun behar da? Kasko xumeetatik entzuten den musikak ba al du zer ikusirik musikariak estudioan ekoitzitako musikarekin? Eman behar al dugu musika doan kontsumitzen dugulako irudia, jakin gabe zeharkako ordainketarekin ordaintzen dela? Onargarriak dira diskoen atzeko aldean iragarkiak dituzten diskoak? Babesleen eta sponsorren dirua onar daiteke diskoetan? Iragarkiak entzun behar dira diskoa entzun aurretik? Diskoetxeek badakite zer musika salduko den merkatuan? Zer patroi erabiltzen ditu hit batek? Ba al dago matematikoki identifikatzerik kantu batek hita izateko duen ahalmena eta indarra? Internet orojakilea da? Internetek diskoetxeak desagerraraziko ditu? Interneteko musika-eskaintza zabala musika berriak deskubritzeko tresnarik egokiena da? Hitak egin ditzake internetek? Hitak jendeak edo teknologiak egiten ditu? Hit bat musika “ona” da derrigorrez? Baina, zer da musika “ona”? Soilik salmentek esan dezakete zein den musika “ona”?
DRMa tresna da? Giltzarrapo? DRMak negozio-eredu berriak sortzeko dira? DRMak pirateriaren aurkakoak dira? DRMen aurkako jarrerak legalki babestu dira? Sistema irekiak noren interesekoak dira? Sistema itxiek jabegoa defendatzen dute? Kapitalizatu behar da musikaren erabilpena? Balioaren katebegia iraunarazi behar da? Kontsumitzaileek zer dioten entzun behar al da? Musikaren eta musikarien salmenta eta ospea zorteari zor zaio? Non geratzen da kantuaren balioa? Zer garrantzi du komunikazioak? Musikari ospetsuengan zortea ezinbestekoa da? Eraginkorra da komunikazioa? Musika-industriaren negozioa deszentralizatu egin behar da? Eta herri txikietan zentralizatu? Komeni al da artistaren inguruko atal guztiak kudeaketa bakarrean batzea? Zer da artistaren kudeaketa globala? Kudeaketa global hori al da gaur egungo salmenta-krisiari aurre egin diezaiokeen bide bakarra? Diskoetxeek irauteko kudeaketa globala derrigorrezkoa dute? Musikariak bulego-kudeatzaile bakarra eta globala behar du bere ibilbidea bermatzeko eta sustatzeko? Grabatu, diskoa kaleratu, promozioa egin, editoriala gauzatu eta zuzenekoak bideratzea da diskoetxeek artistari egin beharko lioketen kudeaketa globala? Diskoetxeen izena aldatu behar da musika-enpresaren ordez? Zein da musikaren salneurria? Merkatu globalak ikuspegi deszentralizatua eskatzen du? Musika-denden etorkizuna mundu digitalean dago? Zer pentsatuko genuke Youtuberi buruz multiei % 40 gehiago ordainduko baliete? Independenteek multiei aurre egiteko elkarte sendoak sortu beharko lituzkete? Zertarako? Elkarte sendo bat egitea Universal bezalako multiaren parekoa sortzea litzateke? Sor al daiteke banaketa-kanal independenterik? Merkatuaren % 30 independenteena izateak horien indarra erakustera eraman beharko luke? Diskoetxeen balorea artistengan dago? Ala artistek egin duten, egiten duten eta egingo dutena lanean?
Nola egin daiteke dirua? Egin al daiteke dirua musikarekin? Egin daiteke dirua digitalarekin? Multiek monopolioa suposatzen dute? Boterea monopolioetan dago? Itunesek dirurik ateratzen du musikaren salmentarekin? Itunesen negozioa Ipodak saltzea da? Diru-iturri berriak izan daitezke zuzenekoen produkzioak egitea, artistek euren lana zuzenean saltzea, artistek zuzenean on line hitz egitea? Musika deskubritzeko zer modu daude? Teknologiak lagun dezake musika berria ezagutzen? Nola lortzen da musika zabaltzea? Badago marketing inteligenterik? Kontsumitu behar da musika? Zertarako? Zergatik? Musika kontsumitzeko bide berriak sortu behar dira? Musikaren nitxoak sortuta azkarrago zabaldu eta ezagunagoa egin daiteke musika? Musikaren nitxo espezializatuak sortu lehenago identifikatzeko gustukoak izan daitezkeen musikak? Basque music nitxoa sortu behar da? Zuzenekoetan saldu bertan egin den emanaldia? Zerk egin diezaioke aurre musikaren doakotasunari? Musikaren doakotasunari aurre egin diezaiokeen gauza bakarrak ere doan izan behar du? Mugikorrak musikaren geroan erabakigarriak izango dira? Mugikorrek musikaren industria-eredua aldatuko dute? Musika mugikorretan entzungo da? Objektu aspirazionala da? Mugikorrekin konpartituko da musika? Telefono-deiak noiz izango dira doan? Mugikorrak datuak eta musika kontsumitzeko erabiliko dira? Gauza erakargarriak egin behar dira? Plazera eta gustua areagotu al dezakete mugikorrek? Mugikorra kudeatzaile globala izango da? Mugikorrek marketing pertsonalizatua onartuko dute? Erabiltzaileak zer kondukta izango du? Mundu digitalak etengabeko marketing berria eskatzen du? Eraginkorrak dira podcastak marketinga egiteko? Gomendio eta aholku-plataformek nola hurbiltzen dizkigute era bateko eta besteko musikak? Zer nahi dute bezeroek? Bezeroek nahi dutena kontuan hartu behar al da? Bezeroak nora, enpresak hara? Enpresek zer eskaini, bezeroak hara? Teknologia berriek sarrera unibertsala eskaintzen diote bezeroari? Bezeroen profila aldatu da? CD euskarria ezagutzen ez duen bezeroa dator? Musika entzuteko, saltzeko eta erabiltzeko forma erosoak aurkitu behar dira? Konpetentzia egotea komenigarria da? Konpetentzia eraiki behar da? Konpetentziarik gabe konpetentzia galtzen da? Aurreko galderek Euskal Herrietarako balio dute? Euskal Herrietan musikak beste era batera funtzionatzen du? Durangoko Liburu eta Disko Azokak noiz arte eramango du “disko” izena? Euskal Herrietako musika zer da Euskal Herriak gabe?
No hay comentarios:
Publicar un comentario