5/8/09

CABLE STREET BEAT (EUSKAL HERRIA): "ezkerrari irekitzen zaion gune bakoitza, eskuinari ixten zaion gunea"

Cable Street Beaten "ezkerrari irekitzen zaion gune bakoitza, eskuinari ixten zaion gunea". Sarrera lau eurotan erosi ahal izango da gaztetxearen atean bertan. Dagoeneko beste herrietan dagoen erakunde hau Euskal Herrian ere sortzearen arrazoia da musika munduan "eskuina toleratzen duen eszena apolitikoari" amaiera eman eta "zorrozki antifaxista" den alternatiba musikala eskaintzea".

Cable Street Beat erakundeak Londreseko Cable kalean 1936ko urriaren 4an burutu zen batailatik hartu du bere izena. Egun horretan, euskal militante ekintzaile, jeltzale, sozialista, komunista eta enparauek Euskal Herrian Mola jeneral faxistaren lehenengo ofentsibarekin amaitzen zuten bitartean, Londreseko East End auzoko Cable kalean Britaniako Faxisten Batasunak (BUF) antolatutako martxaren eta berau defendatzen zuten polizien aurka matxinatu ziren auzokideak, komunistak, anarkistak, judutarrak, sozialistak eta irlandarrak elkarren ondoan aritu zirela.

Gainera, Alderdi Komunistak Espainiako Fronte Popularrari elkartasuna adierazteko Trafalgar Square-ndeitutako kontzentrazioko kideek BUFen "alkondara beltzen" aurka joatea deliberatu zuten eta 300.000 pertsona baino gehiago batu zen aipatu kalean eta inguruetan, 3.000 faxistei eta 10.000 poliziei aurre egiteko. Egun horretan, langileriaren batasun antifaxistak garaipena eskuratu zuen eta BUFen eta Poliziaren armadak ihes egin behar izan zuten, burua makurtuta.

Cable Street Beat Euskal Herriaren oharra:
Cable Street Beat Ingalaterran jaio zen 80ko hamarkadan. Urte horietan musika talde ultraeskuindarrek goraldi handia bizi zuten, eta ezkerreko alternatiba musikal bat beharrezkoa zela ikusita, Cable Street Beat alternatiba hori eskaintzen saiatu zen.

Hamarkada honetan, Cable Street Beaten ideia berreskuratu da Alemanian. Punk eta Skinhead mugimenduaren barnean dauden balore ezkerzale eta antifaxistak berpizten saiatu dira alemaniarrak. eskuina toleratzen duen joera apolitikoa agertzearekin batera, balore horiek arrisku larrian zeuden. Modu horretan, faxisten estetika, jarrera eta mezuak aukera ederra du politikarenganako interesik ez duen gazteria kutsatzeko.

Euskal Herrian antzeko prozesua bizitzen ari gara baina berezitasun batekin. Hemen, haien burua ezkertiatzat jotzen duten batzuk dira eskuina toleratzen duen eszena apolitiko hori bultzatzen ari direnak. Arrazoi horregatik, oso idei ona iruditu zaigu Cable Street Beat gure herrian antolatzea, hau da, "zorrozki antifaxista" den alternatiba musikala eskaintzea.

Cable Street Beat irabazi asmorik gabeko antolakunde bat da. Egin beharreko lan guztia borondatezkoa da eta irabazkin osoa talde musikalak ekartzen gastatuko da. Ezkerrari irekitzen zaion gune bakoitza, eskuinari ixten zaion gunea da.

No hay comentarios: