11/8/10

BEBEren komunikatua

Aurtengo Donostiako Aste Nagusian, “Donostiako Piraten” egitarauan abuztuaren 14an emango dudan kontzertua dela eta, zabaldu diren esamesei erantzunez, komunikatu honen bidez garbi adierazi nahi nuke:
* Ez dudala inolako harreman ideologikorik Unión Progreso y Democracia (UPyD) alderdi politikoarekin.
* Hainbat sare sozial eta forotan zabaldu den argazkiari dagokionez, familia arrazoiak tarteko izan nintzela han eta ez bertan ospatzen ari zen ekitaldi politikoagatik.
* Donostiako Aste Nagusi herrikoia aldarrikatzen dutenekin parte hartzea erabaki badut era bolondres eta konprometitu batean izan dela. Horren adibide da Donostiako Udaletxeak egitarau ofizialean parte hartzeko egin zidan eskaintza ekonomiko hobeari uko egin izana.
Era honetan, Unión Progreso y Democracia (UPyD) alderdi politikoarekin inongo harremanik ez dudala berresten dut eta zurrumurruak ahalik eta azkarren amaitzea nahiko nuke, jai giroari eta alderdi artistikoei garrantzia emanez.
Bebe
En respuesta a los comentarios surgidos ante mi próxima actuación el 14 de agosto dentro del programa de “Donostiako Piratak” de la Aste Nagusia donostiarra, quisiera manifestar lo siguiente:
* Que desmiento rotundamente cualquier relación ideológica con el partido político Unión Progreso y Democracia (UPyD).
* En cuanto a la fotografía difundida en distintos foros y redes sociales, que me encontraba allí por motivos familiares que nada tenían que ver con el evento político que se estaba celebrando.
* Que mi participación en el programa de quienes apuestan por una Aste Nagusia popular en Donostia es totalmente voluntaria y comprometida, habiendo rechazado una mejor oferta económica del Ayuntamiento de la ciudad para participar en su programa oficial.
De esta manera, reitero mi no vinculación con el partido político Unión Progreso y Democracia (UPyD) y desearía que nos centráramos en los aspectos artísticos y festivos y no diéramos trascendencia a este tipo de rumores.