22/2/10
Kronika: Hip hop jaialdia Udondo gaztetxean
Larunbatean, Leioan aurkitzen den Udondo auzoko gaztetxean izan ginen Gazte Komunisten Kolektiboak antolatuta ospatu zen Blokeoaren Aurka 50 urtez deituriko ihardunaldietan.
Gauez heldu ginen Hip Hop jaialdia ikusteko asmoarekin. Barakaldoko 121 Crew (musikherria disketxearekin atera du diskoa) eta Balentziako Los Chicos del Maiz talde ezaguna izan genituen taula gainean.
Gaztetxea bete zuten pertsonek lehenbizi barakaldotarren doinuekin gozatzeko aukera izan zuten. SGAEren aurkako kamisetarekin agertu zen taldeko kide bat eta euskaraz jorratutako letrak botatzen hazi ziren. Langile klasea izatearen harrotasunaren inguruko letrak Gora Baraka! abestian… Kapitalismoaren aurkako leloak. Sistemaren aurkako aginkadak norberaren nortasuna aldarrikatzen. Izugarri harritu gintuen taldekide batek ahotsarekin musika tresnen doinuak imitatzeko erakutsi zuen gaitasuna. Benetan ikustekoa.
Doinu bortitzak talde honek egindakoa. Mugiarazteko gogoak ematen zuten doinuak.
Los Chicos del Maiz taularatu ziren ondoren eta nabaritzen zen jendeak abestiak bazekizkiela. Inprobisazioarekin jokatzen ibili ziren denbora batez eta… komunismoaren aldeko aldarriak , Kubatar iraultzaren aldekoak eta oro har sistemaren aurkako letra ironikoak, kutsu politiko nabarmenarekin..
Egun oparoa bertan egon zirenen ahotan, izan ere jendea gaztetxera hurbilduz joan zen arratzaldean zehar egon zen bideoemanaldia ikustera ere.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario