18/12/10

Bizardunak taldeko kide bati elkarrizketa

"Politikoki ez gara inoiz eskutatu, marxista eta nafar independentistak gara"


Nafarra da Bizardunak taldea, gorputzez eta arimaz. Iaz lagunartean egitasmoa sortu eta lan homonimoa eman zuten Brian´s Records zigiluan, eta «egarri den herriari ardo gorria ematera etorri gara» esan zioten GARA egunkariari. Horretan dabiltza oraindik, edan eta egarri.


(...)

Jendeak ulertu du taldearen eskaintza, oholtza gainean darabilen zirikatzaile sena. Edo malgutasuna falta da euskal gerrietan?
Denetarik egon da. Malgutasun falta hori kolektibo guztietan sumatu dugu... askok uste dute umorea bakarrik arerioez barre egitea dela, ez adibidez zure pentsatzeko eraz barre egitea. Guk, adibidez, ezker abertzaletasunarengan “Simpathy for the devil” daukagu, baina horrek ez du esan nahi beti ados egon behar dugunik beraiekin edo txiste on bat badugu oholtza gainean botako ez dugunik. Dogmak gorrotatzen ditugu eta zoritxarrez Euskal herrian oso dogmatikoak izan gara beti.

Nafarroako Erresumaren alde historialari askok baino gehiago egin duzuela dioenik bada.
Niri ere historialari batek esan zidan hori. Hala bada, primeran, baina argi dago hori ez dela bidea. Nafarroako Estatuaren historia CFN, CAV eta Ipar Euskal Herriko eskoletan zuzenki landu beharko litzatekeen gai garrantzitsua da. Zoritxarrez, ideologia espainiarrak eta ideologia «sabinoaranistak» Nafarroaren inportantzia historikoari uko egin diete betidanik.

Hitz egin dezagun disko berriari buruz. Xake jokaldi bati erantzuten dio «En Zugzwang» izenak. Zer dela eta?
Politikoki ez gara inoiz ezkutatu, marxista eta nafar independentistak gara. Gauza da 2010-ean gaudela eta bi ideologia hauek ez daudela bere une hoberenean. “En zugzwang” xake jokoaren posizio bat da. Posizio horretan berdin da zein jokaldi egiten duzun, galduta zaudelako... eta askotan (ez beti) horrela sentitzen gara.

Diskoaren azalak, ildo beretik, hondora doan itsasontzia ageri du. Baina bada bertan txalupa txiki bat, onik atera dena.

Aipatu duzun txalupa horretan kokatzen ditugu gure buruak... itsasontzia hondoratu da, baina beti egongo da `enbor beretik´ sortuko den beste norbait.

Elkarrizketa osoa:

http://www.gara.net/paperezkoa/20101217/238488/eu/Jarrera-politikoa-ez-dugu-inoiz-ezkutatu-marxista-eta-nafar-independentistak-gara