17/3/09

Nafarock

Guardia zibilak jarritako kontrol ugariek ezin izan dute ekidin milatik gora gazte Independentziaren alde Olaztin antolatutako Gazte Nafarocken biltzea. Ekitaldi politikoan Nafarroako gazte independentistentzat ikasturte gogorra izan dela onartu duten arren, eremuz eremu antolatzen eta borrokatzen jarraituko dutela berretsi dute. Era berean Independentziara lotzeko garaia dela azpimarratu dute eta apirilean izango den Gazte Martxarako deia luzatu dute ere. Azkenik, kontzertuek Olaztiko kiroldegia gaueko ordu txikiak arte jai giroa luzatu zuten.

http://www.lotuindependentziara.net


No hay comentarios: