25/8/08

Kaskagorri konpartsaren agiria Des-Kontrolen kontzertua dela ta

Joan den astean Bilboko Aste Nagusian Des-kontrol taldea Kaskagorriko txosnan jo behar zuelakoan kriston tentsioa sortu zen jai eremuan. Horregaitik konpartsak kontzertua bertan behera uztea erabaki zuen eta honako agiria plazaratu zuen.

KASKAGORRI KONPARTSAK DIO:

E.H 2008ko Aste Nagusirako programazio anitza euskalduna eta herrikoia bultzatu eta antolatu nahi izan du; urtero bezala, gazte guztiei gune berezi bat eskaintzeko Bilboko programazioaren barnean. Kaskagorri azken aldian Des-kontrol musika taldearen inguruan dagoen eztabaidaren berri izan dugu, eta hala ere ez dugu gure burua inongo epai politikorik egiteko ikusten. Beraz, ez dugu ez kontrako eta ez aldeko jarrerarik hartuko.


Aldi berean, Kaskagorrik ez du betarik emango sektore hauen arteko liskarrak egoteko, jai ereduaren segurtasuna bermatzeko, horrelako jarrerek ez dutelako eremu honetan tokirik.

Irizpide hauen arabera, asteazkenerako aurreikusita genituen kontzertuak, bai Des-kontrol eta bai gainontzekoak ere, bertan behera geratzeko erabakia hartu dugu.


Argi utzi nahi dugu: erabaki honekin jai eremuan eman daitezkeen liskarrak saihestu nahi izan ditugula, inoren kontrako edo aldeko epairik hartu gabe; era berean, guztiz errefusatuko ditugula jai herrikoien giroa oztopatu ditzaketen jarrera edo ekimenak. Herri proiektu hau sustatzea denon ardura delako....


Gora Bilboko Aste Nagusia !!Kaskagorri konpartsa.