19/3/10

SUSTRAIEZ BLAI 2010

Hamar urte beteko ditu 2010ean Sustraiez Blai jaialdiak eta datorren martxoaren 27an, Beasaingo gernika pasealekuko frontoian, 20:00etatik hasita, urteurrena ospatzeko asmoa dute, musika-festa berezi hau prestatzen ibilitako antolatzaile eta lagunoi esker ona adierazteko.

2009ko edizioan aurreikusita zegoen BIZARDUNAK taldeak parte hartzea, baina azken orduko gorabehera baten erruz, ezinezkoa gertatu zitzaion talde nafarrari Zaldibiara joatea. Orduan agindu zuen Goierrin joko zuela data adostu bezain pronto.


Aukera paregabea iruditu zitzaien Sustraiez Blai Kultur Elkarteko kideei, BIZARDUNAK taldearen kontzertua aitzakia hartuta, aurten beteko dituen hamar urteak lagunartean ospatzeko. Eta lan horretan laguntzeko, beste musika-talde bat ere gonbidatu dute Beasainen jo dezan: Lasarte-Oriako Makulu Ken taldea, hain zuzen ere. Beasaingo Udalaren diru-laguntzari esker, sarrera doanekoa izango da eta beraz, sustraidun musikaz gozatzeko aukera paregabea izango da hurbiltzen den jende guztiarentzat.


En 2010 el festival Sustraiez Blai cumplirá diez años y lo van a celebrar el próximo día 27 de marzo con una fiesta los organizadores/as del evento y todos/as sus amigos y amigas.

Si bien estaba previsto que en la edición de 2009 del festival participara el grupo navarro BIZARDUNAK, a causa de un problema de última hora, este grupo no pudo actuar en Zaldibia, pero se comprometió a hacerlo en el Goierri en una próxima ocasión, tan pronto como se fijara una fecha.

La organización del festival ha considerado que el concierto del citado grupo es la excusa perfecta para celebrar sus diez años de existencia y para ello ha invitado, además, a otro grupo.


Se trata de MAKULU KEN de Lasarte-Oria. Gracias a la ayuda económica del Ayuntamiento de Beasain, la entrada será gratuita y, por lo tanto, será esta una ocasión única para que todo aquel que decida acercarse a la fiesta disfrute de música de raíz. ¡No


Para los que todavía tengan fuerzas para seguir, la organización ha previsto la actuación del DJ. Makala, que pondrá fin a la velada con sus ritmos global funk.
No hay excusas!