Ukabilak gora!
Euskal Herria, 1936."Mola jeneral faxista altxatuaren gudarostea kostaldetik Ondarruraino ailegatua zen. Irailaren 24tik gudariek Eibarren aurrean borrokatzen zuten; guduak Elgetako garaietara heldu ziren. Irailaren azken egunak eta urriaren 4 bitartean, ordezkaritza euskaldun batek kanpoan lortutako arma hornidura garrantzitsu batek ofentsiba faxista etetea lortu zuen. Gudari eta milizianoek, Debako lerroan euskarrituz, frontea egonkortzea lortu zuten, Eibar eta Elgeta erresistentzian mantenduz baina Mutriku eta Ondarru artean kokatutako lur-burua lagatuz. Horrela geratu zen frontea neguan zehar, Bizkaiko beste zenbait sektoretan, miliziek Otxandio eta Gorbeiako kokapenak mantentzen zituzten bitartean... "
Zenbait egun beranduago, 1936ko urriaren 7an, Gernikako Juntetxean, “Euzkadiko” Gobernuko lehen Lehendakaria hautatzen zen: José Antonio Agirre. Hirurogeitahamar urte beranduago, ANV, faxismoaren kontrako gerra hartan parte hartutako erakunderik oldarkorreneterarikoa eta PNV eta PSOErekin bat gobernu-erantzukizunak elkarbanatuko zituena, bere antzinako lubaki kideek ilegalizatua izanen zen.Baina traizioa gauzatu aurretik, borroka antifaxistaren giroak eta gure estatu propioaren eraikuntzaranzko pausu lotsatiek kutsatua, elkartasun eta faxismoaren kontrako borroka irmo erakuspenak euskal kostaldetik ehundaka kilometrotara irudikatzen ziren.... Londreseko Cable Street-en izan zen.Cable Street-eko Bataila 1936ko urriaren 4an jazo zen, Igandea, East End batailatutako Londreseko langileri-eremuan. Cable kalea, Oswald Mosley-k zuzendutako Faxisten Batasun Britaniarraren (The British Union of Fascists, BUF) martxaren testigantza historikoa hartzeko izan zen aukeratua besteak beste. Baina Londreseko puntu ezberdinetatik hurbildutako emakume eta gizon antifaxistek ez zeuden Oswald Mosley-k zuzendutako martxa hura aurrera jarraitzen ikusteko prest eta Cable Kalea bertan batutako langile, militante komunista, anarkista, judutar, sozialista eta irlandarren eta poliziaren arteko talkaren harrizko lekuko eternala bihurtu zuten.
Mosleyk zehazki Stepney-tik zehar bidali nahi zituen bere 3000 «alkondara beltz », Ingalaterrako judutar komunitate zabalenetarikodun East End-eko zonaldea. Gobernuak martxa debekatzeari egin zion uko. Ostera, faxistak babesteko oinezko zein zaldizko 10.000 agentek osatutako eskolta poliziala eskaini zuen. Eskolta polizialak, East End-eko Atea bezala ezagutzen zen Aldgate departamentutik aurrera antifaxistei martxa leherraraztea eragoztea zuen helburu bakarra.Bere aldetik, Borrad of Deputies of English Jews, Alderdi Komunista eta Laboristak aurkaketa arbuiatu eta zonaldetik urruntzeko deia luzatu zuten. Alferrikakoa izan zen. Egun horretan bertan, Alderdi Komunistak kolpe militarrean finitutako faxismo espainiarraren kontrako borroka aurrera eramaten ari zen Fronte Popularrarekiko elkartasuna erakusteko, Trafalgar Squaren kontzentrazioa egiteko deialdia egina zuen. Baina espainiar lurraldean koxkortzen ari zen borroka antifaxistarekiko elkartasuna erakutsi eta Londresen ez galaraztea inkoherentea zela iritzi zioten. Ondorioz, kontzentrazioa bertan behera utzi eta bertan bildutako gizon eta emakumeek Mosley-ren martxa geratzeko bideari eki zioten korrika: 310.000 eta 500.000 pertsona bitartean irten zen kalera.
- MANIFESTALDIAN MILAKA PERTSONA ZEGOEN. GAZTEAK, NAGUSIAK, DENEK ZUTEN OHIUKATZEN: EZ DIRA PASATUKO! -
“Milaka pertsona bildu zen manifestaldian. Gazteak, nagusiak, denek zuten ohiukatzen: “Ez dira pasatuko!” eta “Bat, bi, hiru, lau, bost! Mosley nahi dugu bizirik ala hilik! (Ingelesez: One, Two, Three, Four, Five! We want Mosley alive or Death). Gudarako bidea hartzen zuen ejertzito erraldoia bailitzan, jendea auzoko kale eta bazter guztietatik agertzen zen. Faxistak, haiena baino kopurutsuagoa zen polizia talde batek inguratuak heldu ziren: haien helburua bide egitea zen. Bat batean, zaldizko poliziak lurrera erortzen hasi ziren, gazteenek galtzadarriak jaurtitzen baitzituzten. Milaka polizia antifaxista eta Alkandora Beltzen artean zapalduak izan ziren. Zutik geratu zirenek, zaldietan igota kargatu zuten bastoi eta borrez. Guk, makil, aulki hanka, harri eta galtzadarriez defendatu genituen gure buruak. Masak harrapatuak, mugitu ezinik genbiltzalarik, beira apurtuen burrunbada izugarria antzeman zen: polizia bat erakuslehio erraldoi baten kontra jaurtia izan zen. Bozgorailu batetik zetorren ahots anonimo batek, poliziak faxistak Cable kaletik pasarazi nahi zituela ohartarazi zuen.Orduan, Cable Kaleko bazterrean kamioi zahar batez, koltxoiez eta edozein eratako altzariez eraikitako barrikada erraldoia altxatu zen: han poliziaren kontrako aurkaketa bortitzena jazo zen. Emakumeek, gehiengoa irlandar katolikoak, lehioetatik zaborra botatzen zieten poliziei. Bizi naizen artean, ez dut langilegoa faxismoa garaitzeko batu zeneko egun hura sekula ahaztuko.”
(...)
No hay comentarios:
Publicar un comentario