6/3/12

MusikHerria diskoetxeak amaiera eman dio zazpi urteko ibilbideari

Diskoetxeko kideek "bide berriak lantzea" pentsatu dute. 74 talde zein bakarlari igaro dira MusikHerriatik, eta guztira 82 lan kaleratu dituzte MusikHerria diskoetxeak "agur esatea" erabaki du, eta horrela, amaiera eman dio zazpi urteko ibilbideari. 2005eko martxoaren 25-27an sortu zuten MusikHerria herri diskoetxea, GazteMugi topaketetan. Ohar batean azaldu dutenez, "pertsona eta musikari gisa heltzen joan" diren heinean ez dituzte "ideiak eta diskurtsoak berritu", eta "elikatzen" ez den proiektuak ezin duela aurrera egin ondorioztatu dute. "Kontzeptu berriak kaleratzeko oztopo nagusia eragilea bera bihurtu zela" adierazi dute. MusikHerriako kideek "bide berriak lantzea" pentsatu dutela azaldu dute, kolektibo moduan. Horrekin batera, Euskal Herriak "kultur eztabaida sakona" behar duela adierazi dute, eta MusikHerriako kideek kolektiboaren "esentzia" mantentzen saiatuko direla adierazi dute. Proiektuan erabili gabe utzi duten "diru apurra" Lodosako Ibaialde ikastolari ematea erabaki dute. Zazpi urteko ibilbidean 74 talde zein bakarlari pasatu dira MusikHerriatik, eta 82 lan kaleratu dituzte, CD, DVD eta liburuak aintzat hartuta