Xabier Lete 1977an ezagutu nuen.
Belgikan, Frantzian eta Iparraldean 17 urte pasata gero, Donostiara iritsi nintzen 1977ko haseran.
Xabier Lete kantariaren alderdiak ezagunak dira. Haren diskoak eta poesi liburuak ere bai .
Baina nik horren maiz aipatzen ez diren puntu batzuk azpimarratuko nituzke .
Alde batetik, haren sentiberatasuna gogorazi nahi dut. 1977an Euskal Sozialisten Biltzarrak (ESB) hurbil zegoen «Garaia» astekaria agertu zen. Eta honek bulego bat zeukan Matia kalean, Antiguan.
Hots, bulego hartan maiz agertzen zitzaizkigun Iñaki Aldekoa (ESBko idazkari izandakoa), Anabitarte eta beste.
Bulego hartan bi idazkari zeuden: Mertxe Aizpurua, orduan neska gaztea zena eta beste neska bat (izenaz ez naiz oroitzen).
Xabier Lete agertzen zenean, loreak ekartzen zizkien biei.
Eta, beste alde batetik, bigarren alde bat gogorazi nahi dut. Letek txisteak eta pasadizu zelebreak kontatzeko zeukan umore berezia. Haren euskara oiartzuarra entzutean ezinezkoa zen barrerik ez egitea. Bere buruari ere egiten zion barre.
Gizon prestua, Xabier Lete, eta pertsona ezin hobea denaren gainetik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario