"Punkak egunean ipintzen zaitu. Betiko zaborra, alegia, dirua, txaletak, Rolls-ak eta halakoak baztertu egiten ditu abestiak egiteko unean. Dallas, Falkon Crest eta halakoen kontrako antidotoa da. Punka eguneroko errealitatea duzu, eta on egiten dizu, jakina, benetakoa da, lore jokorik gabea... -dio Joe Strummer-ek halako batean-. Egoerak txarrera joko du, Gobernua faxista bihurtzen da eta, antza, jendea ez da ortaz ohartzen. Gu ez gara herriko gerrilla talde bat eta gure boterea mugatua da. Nahi dugun guztia da gauzak egiteko halako giro bat sortzen erraztea eta libre sentitu, irratitik ateratzen den zabor guzti horretatik kanpo. Jendeak uzte du ametralladora batzuekin ibiltzen garela kalean gora eta behera, baina ez, gitarrak, anplifikadoreak eta danborrak, horiek dira gure arma bakarrak. Korrupzioa itzela da, oso handia, eta aldaketa baten beharrean gaude. Antifaxistak gara, antibiolentzia, positiboak gara. Esjakintasunaren kontra gaude. Gure musika soluzio bat izan daiteke, zergaitik ez? Ni ez naiz arratzaldero mozkor-mozkor eginda ibiltzen, ez jendearekin ostiaka kalean ezta telefono kabinak birrintzen ere. Nire frustrazioak eskenatokian ateratzen ditut, gauzak sortuz."
THE CLASH punk, rock,n,roll & reggae matxinada liburutik aterata
No hay comentarios:
Publicar un comentario