8/12/08

EHZ Festibalak bere logoa eta agiri grafikoa aldatzeko lehiaketa abian ezartzen du.

Aurten EHZ festibala toki berri batera doa bainan toki aldaketaz haratago, festibaleko kideek aldaketa sakon bat emaiteko ordua etorri dela uste dute. Hortarako, urteetan festibalak ukan duen agiri grafikoa guztiz aldatu egin nahi du. Horretarako izan grafista, ikasle, profesional edo artista, denek lehiaketan parte hartzeko gomita zabaltzen dute.2008ko abenduaren 1etik 2009ko urtarrilaren 8ra, erretratu formatuan izanen den afitxa bat sortzea eskatua izanen da, dokumentu guztientzat ilustrazio base bezala erabilia izanen dena baieta logotipoa eta agiri grafikoa ere. Hilabete bateko prestaketaren ondotik, EHZko komunikazio baztzordea eta AKko kidez, grafistaz, marketing irakaslez eta komunikazioan aholkulari den pertsona batez osatua izanen den epaimahai batek, lan onena hautatuko du. Irabazleak, 500€, 3 eguneko Pass VIP bat eta festibalaren agiri grafiko eta identitate berria aurkezteko eginen den prentsaurrekoan bere lana aurkezteko aukera irabaziko ditu.Lehiaketan parte hartzeko interesa duen orok http://www.ehz-festibala-ren/ webgunean aurkituko ditu lehiaketari buruzko xehetasun guziak (bete beharrak, ereduak, formatuak...)

Maita Ezazu Musika, Gorrota Itzazu Faxismoa eta Arrazismoa !!

No hay comentarios: