Marcus Garvey Marcus Garvey 1887an jaio zen, Jamaikako St Ann’s konderrian. Espainiar zein ingelesen aurka borrokatuz, esklabutzatik askatzea lortu eta irlaren erdialdeko mendietan herri independentea osatzea lortu zuten Maroons-en ondorengoa zen. Hogei urte zituenean Kingston hiriburura joan zen, eta sindikalgintzan aritu zen. Costa Rica, Ecuador, Nicaragua, Honduras, Kolonbia eta Venezuelan komunitate afroamerikarrak jasandako esplotazioa bere larruan ezagutu eta gero, Londonera joan zen. Bertan afrikar herriaren historia ezagutzeko eta sakontzeko aukera izan zuen, eta Herri Beltzaren historia aberatsak liluraturik –garai hartan datu historikoak, fantasia eta mitologia bereiztea zaila zen– Jamaikara bueltatu zen.
1914an Beltzen Kontserbaziorako eta Garapen Unibertsalerako Elkartea eta Afrikar Komunitateen Liga sortu zituen. Herri Beltzaren sustraiak ezagutaraztea eta beltz izatearen harrotasuna sentiaraztea zituen helburu. “Bere historia ezagutzen ez duen herria sustrairik gabeko zuhaitza bezalakoa da» esan ohi zuen. Dirudienez, garai hartan Garveyren ideiak muturrekoegiak izan ziren jamaikarrentzat, eta AEBetara joan behar izan zuen bere mezu iraultzailea zabaltzera. Askoz ere harrera beroagoa izan zuen han, eta New York hiriko Harlem auzoan paratu zuen egoitza. Beltzen Garapen Unibertsalerako Erakundea sortu zuen, eta milaka jarraitzaile izan zituen. Haietako bat Malcolm X zenaren aita izan zen, geroago arrazista zurien Ku Klux Klan taldeak hil zuena. Malcolm X-k ere beltz komunitatearen eskubideen alde eman zuen bizitza. Malcolmek, oinarrizko eskubideen alde bide guztiak zilegi zirela pentsatzen zuen, baita defentsa armatua ere, eta iritzi horrek hainbat arazo ekarri zizkion. Garveyk, Afrikatik indarrez kanporatu zituzten afrikarrek bertara itzultzeko eskubidea zutela aldarrikatzen zuen. Horretarako, ontzi-enpresa antolatu eta Afrikarako bidaiak saltzen zituen. “Herri guztien burujabetza fisiko, sozial eta politikoan sinesten dugu. Herri orok berezko ideiak eta berezko zibilizazioa garatzeko eskubidea du, eta baita gainontzeko herriekin negozioak egin eta merkataritzan aritzeko pribilegioa ere. Afrikan indartsu garatuko den nazio beltz boteretsuan sinesten dugu”, zioen Marcus Garvey-k. AEBetako beltz askok ere ideia horietan sinesten zuten. Gobernuarentzat, ordea, arriskutsua zen kontu hura eta iruzur fiskala eta zergak ez ordaintzea leporatu ondoren, Garvey kartzelaratu egin zuten 1923an. Lau urte geroago geratu zen aske. Jamaikara itzuli zen, baina bertako agintariek, Garveyren hitzen beldur, Londonera deportatu zuten. Han hil zen, 1940an, bakarrik eta sosik gabe. Zenbait urte geroago Jamaikako gobernuak seme kuttun izendatu zuen. Hazia, beraz, ereinda zegoen. Eta nahiz eta Garveyk esandako gauza askok oihartzun handirik izan ez, Herri Beltza askatuko zuen errege beltzaren etorreraren aurreikuspenak erlijio berriaren sua piztu zuen. Kointzidentzia hutsa izan daiteke, baina Marcus Garveyk hitz haiek esan eta lasterrera Haile Selassie Etiopiako gobernuburu koroatu zuten. Hura izan zen jamaikar txiroek behar zuten seinalea. Hark behar zuen Garveyk aurreikusitako salbatzailea, Jainkoaren ordezkaria, afrikar guztiak miseriatik atera eta kolonialismoarekin amaitu ondoren anai-arreba guztiak sorlekura bueltatuko zituena. Gizajoak…

Rasta erlijioa
Jamaika, Karibeko gainontzeko uharteak bezala, haizeteen ondorioak pairatzen ohituta dago. 1966an jasan zuen haizetea, ordea, ez zen nolanahikoa izan, eta arrasto sakona utzi zuen, betiko, biztanleen artean. Haizete hark, ondorio fisikoak baino gehiago, biztanleen pentsaeran utzi zuen arrastoa. Urte hartan, Etiopiako enperadore Haile Selassiek Jamaika bisitatu zuen, eta betiko aldatu zuen jamaikar askoren bizitza. Jendea kale gorrian eta egoera larrian aurkitzen denean, hiru aukera izan ohi ditu: arazoei aurre egin eta egoera aldatzeko gogor borrokatu; etsi; eta besoak gurutzatu eta egoera egun batetik bestera konponduko duen izaki ahalguztidun batengan sinetsi. Lehenengo biak gogorrak dira eta, beraz, jende askok hirugarren aukera hautatzen du. Mendeetan zehar erlijio desberdinak indartsu mantendu badira, egoera larrian bizi den jende asko egon delako da. Jende horrek mundua hobetuko duen Jainko baten beharra izan du, egoera aldatuko duen norbaitengan sinesteko beharra, eta jamaikarrengan behar hori oso indartsua izan da betidanik. 1962an, independentzia lortu eta gero, gauzak hobetuko ziren esperantza handia zen jamaikarren artean. Urteak pasa ahala, ordea, egoera bere horretan mantentzen zela ikusita, bertako politikoengan jarritako konfiantza galdu eta beste zerbaiten bila hasi ziren. 1966an, azkenean, egin zituzten otoitzei erantzun egin zitzaiela pentsatu zuten jamaikar askok, Etiopiako Enperadore Haile Selassiek Jamaika bisitatu zuenean. Urte batzuk lehenago Marcus Garvey filosofo eta profeta honela mintzo zen: “Begira ezazue Afrikara, Errege Beltza koroatuko da bertan, eta bera izango da Salbatzailea”. Hitz horiek esan eta lasterrera Ras Tafari Makonnen izeneko jauntxo etiopiarrak estatu kolpea eman zuen, eta agintean jarri zen. Haile Selassie izendatu zuen bere burua, Hirutasun Santuaren Boterea, Erregeen Erregea, Jaunen Jauna, Salomondar Dinastiaren 225. Enperadorea, Judako Leinuko Lehoi Konkistatzailea eta Jainkoaren Ordezkaria. Jamaikarrak txundituta geratu ziren Haile Selassierekin, eta espero zuten salbatzailetzat hartu zuten. Gero, bere inguruan erlijio berria sortu zuten: Rastafarismoa. Ziurrenik nahigabe izan arren, Marcus Garveyren aurreikuspena izan zen, beraz, erlijio honen oinarria. Baina nor zen Marcus Garvey, eta zergatik ematen zioten horrenbesteko garrantzia jamaikarrek bere esanei? Gaur egungo ikuspegitik Marcus Garvey aztertzea ez da batere erraza. Batzuentzat bere arrazakideen miseriari eta sinesmen beharrari etekina atera zien enpresaria izan zen. Besteentzat, berriz, arraza beltzaren askatasunaren alde bizia eman zuen laguna. Eztabaidagarriak izan daitezke bi ikuspegiak, baina inork gutxik jartzen du ezbaian Marcus Garveyk egindakoek eta esandakoek garrantzia izugarria izan dutela izaera beltzaren eraikuntzan. Arraza beltzaren askatasun fisikoaren eta mentalaren oinarriak jarri zituen, eta gaur egun oraindik ere handitzen eta zabaltzen ari den hazia erein zuen.
Eta Etiopian zer?
Ras Tafarik, Haile Selassie bihurturik, boterea eskuratu bezain laster, Etiopiak ordura arte zuen erregimen feudalarekin amaitzeko neurriak hartu zituen. Konstituzio berria onartu ondoren, Etiopiako biztanleak ofizialki jauntxoen morroi izatetik inperioaren hiritar izatera pasa ziren. Lehen eta bigarren mailako irakaskuntza sarea sortu zuen eta nekazal guneetako biztanleak irakurtzen eta idazten ikas zezaten ahalegin berezia egin zuen. Aldaketak, ordea, mantso iristen ziren. Bitartean, Selassie enperadoreak aberastasunak pilatzen jarraitzen zuen. Halaber, nazioarteko bidaiak egin eta kanpoko gobernuekin harremanak estutzen zituen, baita Espainiako Franco diktadorearekin ere. 1935ean, Benito Mussolini diktadore faxista buru zutela, italiarrek Etiopia inbaditu zuten. Selassiek ihes egin behar izan zuen, Ingalaterrara, eta Nazioarteko Ligari laguntza eskatu zion. Ez zioten jaramonik egin. 1941ean, ordea, ingelesen laguntzarekin italiarrak kanporatu eta Etiopia “askatzea” lortu zuten. Hala ere, Selassiek agindutako hobekuntzak ez ziren iritsi, eta biztanleen egoerak okerrera egin zuen. Testuinguru hartan, 1973an izandako lehortearen ondorioz, ehun mila inguru etiopiar hil ziren. AEBek eta Sobiet Batasunak mundua banatzeko zuten borrokaren ondorioz, berriz, Etiopia eta Somaliaren artean guda lehertu zen. Eritrearen askatasuna izan zen sua piztu zuen sugarra. 1974an, militarrek estatu kolpea eman zuten, eta jarri bezala kendu zuten boteretik Selassie. Gaur egun, oraindik ez dago argi enperadorearen heriotza nola izan zen.
Hainbatek jainko moduan gurtzen dute Haile Selassie, Ras Tafari. Baita Marcus Garveyren jarraitzaileek ere, nahiz eta bizi izan zen bitartean Marcusek zalantzak azaldu zituen honi buruz.
Esklabutza garaiak Jamaikan
Espainiar konkistatzaileek aurkitu zuten Jamaika, Cristobal Colonen bigarren bidaia zoroan. Irlako lehen biztanleek Xaymaka deitzen zioten Karibe itsasoan dagoen paradisu honi. Ibai eta basoen lurra da Xaymaka. Espainiarrek, iritsi bezain laster, irlako biztanleak esklabo hartu eta aberastasun guztiak ustiatu zituzten. Espainiarrek eramandako gaixotasunak ezezagunak ziren xaymakarrentzat, eta ez zuten gaixotasun haien aurkako edaberik. Ondorioz, asko izan ziren gaixotasun haiek hartuta hil zirenak. Bizirik iraun zutenak, berriz, lan gogorrak egitera izan ziren behartuak, eta urte gutxitan espainiarrek irlako biztanle gehienak akabatu zituzten. Gero, esku-lan berriaren bila Afrikara joan ziren, eta bertako beltzak esklabo bihurtu zituzten. Baldintza izugarrietan eraman ohi zituzten Afrikatik Ameriketara. Itsasontzietako ziegetan pilatuta, gorputz osoa kate herdoilduekin lotuta eta nahikoa elikagairik gabe, milaka beltz hil ziren amesgaiztoetako bidaia haietan. Itsasoa izan zuten hilerri. Indartsuenek soilik irauten zuten, baina Jamaikara bizirik iristea lortzen zutenak, gero, saldu egiten zizkieten, lau sosen truke, bertako lurjabe dirudunei. Gizonak abereak bailiran jartzen zituzten lanean, sailetan. Emakume batzuk soroetan egiten zuten lan, besteak etxeko lanetan jartzen zituzten, eta ederrenak eta gazteenak emagaldu bihurtu zituzten. Gutxi batzuk lurjabeen zapalkuntzatik ihes egitea eta irlako erdialdeko mendietan babestea lortu zuten. Maroonak ziren, borrokalari sutsu eta ausartak. Urte askotan ibili ziren espainiarren aurka borrokan. Ingelesek espainiarrak Jamaikatik bota eta agintea eskuratu zutenean ere, gogor aritu ziren ingelesen aurka, kikildu gabe. Ingelesek, espainiarren moduan, esklabo gehiago ekartzen jarraitu zuten. 400 urtez luzatu zen amesgaizto hura (esklabutza ofizialki 1833an debekatu zen).
Gauzak aldatu dira esklabo merkatari
Sua piztu eta erre zaitezke
Gauzak aldatu dira esklabo merkatari
Sua piztu eta erre ahal izango zara
Gauzak aldatu dira esklabo merkatari
Sua piztu, erre egingo zara
Zigorraren soinua entzuten dudan bakoitzean
Odola izozten zait
Esklaboen itsasontzia gogoan dut
Nola bortxatzen gintuzten gogoan dut
Gaur egun, aske garela diote
Txirotasunera kateatuak egoteko soilik
Jainkoa ezjakintasuna besterik ez da
Dirua egiten duen makina besterik ez da
Jainkoa erregutu dadila gure arimaz.
Slave Driver- Bob Marley and The Wailers
No hay comentarios:
Publicar un comentario