Entzun aldizkaria
Skinhead fanxineak atzo eta gaur Behar bada, skinhead fanxineei dagokienean, garairik joriena, 80ko hamarkadaren bukaera eta 90eko hasiera izan zen Euskal Herrian. Mugimenduaren aniztasunaren eta batzuetan elkar ezinikusiaren isla izan ziren. Gainera, Hego Euskal Herriko probintzia guztietan argitaratu ziren. Bilbon bi kaleratu ziren: Kaskamotzak eta Doctor Skinhead. Lehendabizikoak ska, punk eta oi! taldeen inguruko erreportajeak zekartzan, gai politikoak eta kirolezkoak ere! Bigarrenaren bost zenbaki argitaratu ziren eta oi! taldeak, futbola, ska eta bestelako gaiei arreta jarri zieten. Gipuzkoan, Irunen, inoiz existitu behar izan ez zuen fanxinea argitaratu zuten: Leinu berriaren bila, euskaraz goitik behera, kirats nazi samarra zerion, nahiz eta egileek ukatu egiten zuten. Azkenik, Gasteiz eta Iruñean ska eta reggaea ardatz zituzten bi fanxine argitaratu ziren, Nite Klub eta Black & White hurrenez hurren.
Lehenengoek Oi! eta “punk-skinen” kontrako jarrera oldarkorra, itxia eta fundamentalista erakutsi zuten. Gauza batean arrazoia zeukaten ordea: Jamaikako musika eta jatorria errazegi ahazten ditu kaskamotzen zati batek. Black & White aldiz, oso gorria eta oso euskal herrizalea zen, irekiagoa azaldu zen azken garaian eta soul nahiz early ska eta reggaea biziki maite zituzten, Red London gisako taldeak inoiz agertu bazituzten ere. Gaur egun, Zarata daukagu skinzine esanguratsuenetako bat. Bilbon egiten da eta oi! eta punk eszenan ardazten da irakurri dugun lehen zenbakia, skari tarterik eskaintzen badio ere.
Artikulu osoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario