Irola Irratiko kideok jakinarazi nahi dugu Iralako lokaleen kudeaketarako
hitzarmena bertan behera geratu dela. Lokal hauetan Irola Irratia dugu.
Egoera honen berri dugu aurreko astean jasotako gutunen bidez; gutunotan
Bilboko Udalak 14 urtez indarrean egon den hitzarmena deuseztatzen zuela
zioen,euren esanetan hainbat puntu ez betetzeagatik:lokalaren garbitasuna
eta hitzarmena berritzeko axola eza besteak beste. Gutun hauek apelazioak
egiteko 10 eguneko epea geneukala zioten, otsailaren 21ean
astelehena,beteko da epea.
Baikorrak izan ditugu beti barrutiko ordezkariek idatzitako
txostenak;erabakiaren bapatekotasuna eta haien argudio eskasak kontuan
hartuta hitzarmena ez berritzeko xedea faltsua dela deritzogu.
Egoera honetaz kexu gara, lokalak arriskuan daudela ondorioztatzen dugu,
eta hauekin batera ia 25 urte dituen irrati libre honen biziraupena ere
bai. Horregatik Irola Irratiak azpimarratzen du Irratiari eta lokalei
eutsiko diegula, eta horretarako geure esku dagoen guztia egingo dugu
behar den edonorekin bilduz.
Irola Irratia irrati aske, asanbleario eta autokudeatua da,jende askoren
ahaleginari esker eraikia;25 urte hauetan gauza asko egin dira, eta asko
izan dira igaro ditugun une onak eta txarrak, ez dugu gertakizunen zain
besoak gurutzatuta egonean geratzeko asmorik. 2011/2012 denboraldian
emisoraren 25. urtemuga betetzeko asmoa dugu, ospatuko dugu eta zuekin
guztiokin batera beste 25 urte betetzeko asmoa dugu.
Momentuz www.sindominio.net/irola webgunean edo FMaren 107.5aren bitartez
entzun ahal gara.
Informatzen jarrituko dugu
22/2/11
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario