17/8/11

Musikaren olatuak

Ritxi Aizpuru

Musika argitaratzailea


Disidentzia orokorraren sasoiak urruti geratu diren arren, beti agertuko zaigu irla multzoren bat bere muturra agerian duela. Azken hilabetean Maitzaren 15a izenpean sortu diren mugimenduek erakutsi digute oraindik badirela behin-behineko gune autonomoak. Administrazio politiko-ekonomikoarentzat disidentziaren itxura eta moduak ordena publikoaren apurtzaileak direnez, ez dira batere komenigarriak instituzioentzat. Sistemak indarrean ezarri duen «zero tolerantzia» bizitzaren atal guztietara hedatu da. Oraindik ere terrorismoaren aipua nahikoa da hankaz gora botatzeko euskal usaina duen herri eta giza protesta kultural gehienak. Politika profesionalaren betiereko betekizunak, hots, boterearen betierekotasunaren betekizunak tolerantzia ahalik eta zerotik hurbilen egotea erabaki du.


Gaur egun Euskal Herrian euskara hutsean emaniko prentsaurrekoek sistemaren tolerantzia politiko eta kulturala non dagoen erakutsi dute. Disidentzia zalantzazko demokraziaren aurka doalako, estatuak zigorra zein kriminalizazioa hobesten du beste ezeren aurretik. Euskarak eta Euskal Herriak ez du izan behar espainolez pentsatutako hiria. Kulturaren Europako Hiriburu izendatu ondoren, Donostiak betierekotasuna Euskal Herria identifikatzen duen euskararen kulturari bere alboan dituen hizkuntzen mailara ekartzea litzateke helburuetako bat, orain arteko botereak zeukan elkarbizitzaren politika euren iritzi sesgatua zen, bake eta normalizazioarena (euskal guztia deuseztatzea). Zerbait aldarrikatzekotan euskararen bake eta normalizazioa ea datorren koalizio berriarekin eztabaida publikoaren ondorioz zeharkako antolakuntzaren bidetik. Bustitzekotan olatu horren zaparradaz blaituko nintzateke.

No hay comentarios: