2/9/10

Nu Sports ska talde alemaniarra CSB Euskal Herria proiektu antifaxistari buruz hitz egiten

Stay Rude, Stay Rebel” zuen abesti famatuenetarikoa izan zen, zerk bultzatu zuen? Kontaiguzue zein den SHARP edo bestelako Skinhead elkarteekin duzuen harremana.

Goiz idatzi nuen abestia da, 90. hamarkadaren hasieran. Alemania elkartu egin zenean, ekialdera joaten hasi ginen maiztasun handiz kontzertuak ematera. Bertan, gure publikoan skin nazi ugari zegoelaz ohartu ginen. Haien ustez, Ska Skinhead musika zen, eta Skin izatea, eskuin muturrekoa, nazia edo faxista izatea zen. Liskar handiak sortzen ziren gure kontzertuetan. Beraz, guzti honen inguruan genuen jarrera azaldu behar genuela, eta gure artean nahi ez genituela esan behar geniela erabaki genuean.


Garai hartantxe ere, SHARP sortu zen. Lehenengoz Berlinen, baina azkar asko hedatu zen errepublika osoan zehar. SHARPeko kideek jarrera antifaxista irmoa erakusten zuten, beraz, argi zegoen,boneheads guztien eta hauen aurreiritzi eta bortizkeriaren aurkako abesti bat egin behar genuela, eta aldi berean, SHARPri eskaini, eserkitzat.

Cable Street Beat-Euskal Herria”-k musika apolitiko zein eskuin muturreko musika entzun edota era honetako kontzertueta joateko egungo joerari uko egiten diotenentzat zorrozki antifaxista den alternatiba eraikitzen egiten du lan Euskal Herrian. CSB Düsseldorf-eko lagunek Alemanian ere arazo hau ematen dela esan ziguten. Zer esango zeniokete moda honetan dagoen jendeari?
Honakoa esatea gustatuko litzaidake: Ez zaitez inoxoa izan, ezazu eskuin-muturrekoek edo politikarien gehiengok darabilen propaganda polemikoa sinestu, existiten diren beldurrak erabiliz eta itxuraz errazak diren irtenbideak proposatuz. Ez izatzau promes faltsuak sinetsi. Nire ustez, bizitza bera politika da. Ezinezkoa da apolitikoa izatea. Eginten duzun guztia, era politiko batean jokatzea da., beraz bada gure pentsakera eta gure jokabidea adierazteko garaia, bada gure bizitzen erantzukizuna hartzeko garaia. Aldetzekorik badago, gu gara aldaketa hori egin dezakegun bakarrak, ez beste inor. Utzi kexuka ibiltzeari. Pasibitatea akatu. Joka ezazu eta ondo pasatu, bizitza arbuiatzeko laburregia da.

No hay comentarios: