14/7/10

IZU GIROA 15. znbk

Gatazka/DDT
Nuevo numero del fanzine en euskara, y ya van quince. En esta ocasión nos deleitan con muchísimas entrevistas: Criatura, Limp Wrist, Imperial Leather, The Sulfators, Fallen, Motocross y un largo etcétera; la historia de Yo soy Julio César, reseñas de discos, conciertos y fanzines, noticias... Altamente recomendable.
52pag / 2€

12/7/10

EUSKAL ROCK ERRADIKALAREN ERAGINA TXILEN

Artikulu hau idazteko erabakia hartu eta gero, gure gertuko lagunei – guztiak ere rock txiletarrarekin lotutakoak– euskal rockaren eraginaren gaia planteatu genien, eta galdetu ere egin genien ea gure herrialdean euskal rockaren eraginik ba ote dagoen eta berau nola ematen den. Lehen galderari zalantzarik gabe erantzun zioten denek: influentzia hori existitzen da. Baina eskatu genienean azaltzeko nola gorpuzten den eragin hori, nola agertzen den, ez zuen ia inork hitzekin azaltzea lortu. Hortaz, gure esperientzia pertsonalean sakontzeko behartuta ikusi genuen gure burua, eta hiru eragin-esparru nagusi identifikatu genituen, gaur egun indarrean segitzen dutenak: eragin musikala, euskal taldeen bitartez hainbat banda txiletarrek erritmo berriak entzun zituztelako; eragin tematikoa, beren letrak desberdinak zirelako; eta industria mailako eragina, mugimendu independente bat garatzeko moduari dagokionean, izan ere, Txileko industria nazionala Euskal Herriko banda eta zigilu aunitzek zuten lan egiteko hainbat modutan inspiratu baitzen.



Pamela Gaete (Entzun! aldizkaria)


Historia pixka bat
1973ko kolpe militarra baino lehen, Txile herrialde rockzalea izateagatik nabarmentzen ez bazen ere, industria musikalak garatzea erdietsi zuen, hainbat diskoetxeri, irratsaiori eta gazte-idolori jarraipena bermatuz. 60ko hamarkadan, Beatles erreferente nagusia ziren, eta bertako arrakasta rankingak ingelesezko izen arranditsuak zituzten gaztetxoez gainezka zeuden (Pat Henry, Larry Wilson, Danny Chilean, Peter Rock, Los Ramblers…). Hauek, Estatu Batuetako zerrendetan jada entzundako hit melengak itzuli eta jendarteratu zituzten. Fenomeno honi “Nueva Ola” (olatu berria) deitu zioten. Mugimendu hau agortu zenean, rockzale gutxi batzuk agertu ziren gehiegi nabarmendu gabe. Beat mugimendua izan zuten euren inspirazio iturri eta berezko rock txiletarrari hasiera eman zioten. Kantu propioak egin zituzten, baina ingelesez interpretatuak, gutxika gaztelaniaz kantatutako abestiez ordezkatuz joan zirenak. Talde esanguratsuenak ondoko hauek izan ziren: Los Beat 4, Los Vidrios Quebrados, Los Mac’s eta Los Jockers. Beste banda batzuk – Los Blops, Los Jaivas eta Congreso–, rockaren ohiko elementuei bestelako instrumentu eta gai latinoamerikarrak gehitu zizkieten, Txileko rockari bertako pertsonalitatea ezarriz. 60ko hamarkadaren hondarrean Txilen egoera politikoa irakiten ari zen eta horri esker mugimendu musikal oso aberats bat sortu zen: “Nueva Canción Chilena”. Folklore kreoletik (criollotik) gertu zegoen mugimendu hau, baina hedadura eta salmentak “Nueva Olako” rock xaloaren parekoak izan ziren. Artista eta talde hauen letrak sozialak ziren batik bat, eta mugimenduaren baitan musikari ahaztezinak egon ziren: Víctor Jara, Inti Illimani, Quilapayún eta Violeta Parra.

Kaskoa eta fusila
1973ko kolpe militarraren ondotik, Txileko garapen musikala goitik behera irauli zen. Izan ere, bizitzako gauza hutsalenei kantatzen zietenak eta diktadurarekin sinpatia sentitzen zutenak izan ziren bizirauterik (askotan literalki) izan zuten bakarrak. 70eko hamarkadaren hasieran mugimendu rokzaleago baten zantzurik antzeman zen arren, berau segituan desagerrarazi zuten, Junta Militarrak sentitzen baitzuen txima luze eta jarrera erlaxatuko rock&rollak bazuela subertsiboa zen zerbait. 70eko hamarkadatik 80ko hamarkadaren hasiera arte, Txileko musika eszena irla bat izan zen, herrialdean gertatzen zen ia dena bezalaxe. DINACOS siglekin ezaguna zen Komunikazioen Zuzendaritza Nazionalak, emisio-edukiak kontrolatzeko xedea zuen erakundeak alegia, oso estuki kontrolatzen zituen komunikabideak. Erregimenak onartutako artisten lanak emititzeko baimena ematen zuten bakarrik. Diktaduraren kontrako musikariak “peñetan” errefuxiatu ziren halabeharrez. Peñak tabernak, kapelak, kasinoak edo sindikatuak ziren, non erregimenaren kontrako pertsonak batzartzeko aitzaki izan ziren halako topaketak antolatzen zituzten. Peñetan talde folklorikoak naiz “Canto Nuevo”-ren (hiriko kantagintza) baitako taldeak aurkezten ziren. Lehenengoek “zampoña” eta “charangoa” erabiltzen zituztenean, instrumentu horiek subertsibotzat hartzen zituen lege militarrari muzin egiten ari ziren. Bigarrenek zentsura gainditzea lortu zuten letra poetikoak erabiliz. 80ko hamarkadaren hasieran, kasetea zabaldu zen musika banatzeko formatu gisa, eta bertako fabrikek biniloak egiteari utzi zioten. Hortaz, biniloak eskuratzeko aukera murriztu egin zen. Txileko egoera ekonomikoa zela eta, biniloak ez ziren erraz aurkitzen ahal, eta zeuden LP apurrak inportaziozkoak ziren. Soilik atzerrira atera zirenek eta hiriburu handiak bisitatu zituztenek izan zuten aukera altxor diskografikoak Txilen besapean sartzeko. Musika aldizkari batzuk zeuden, baina aurretik erregimenak onartutako artistei egindako elkarrizketa arinak zekarten bakarrik, eta Txilera iristen zen gazte musika masiboa Estatu Batuetako alderdi popzaleenatik zetorren batik bat. Diskogintza erabat hilik zegoen. Horrela, existitzen ziren talde txiletarrak jatetxe txikietan edo giro ezkertiarreko kafetegietan jotzera behartuta zeuden, aukera gutxi zituzten profesionalki grabatzeko, eta are gutxiago publikoak grabazio horiek erosteko. Klandestinoak ez ziren rock kontzertuetaz ezinezkoa da hitz egitea. Prisioneros taldea heldu zen arte.

Eragin musikala: Los Prisioneros taldetik gaur egun arte
Los Prisioneros rock txiletarraren lehen banda garrantzitsua da. Itxura arrunta zeukaten hiru gazte abestiak idazten hasi ziren 80ko hamarkadan. Inoiz ez zuten diktaduraren kontra zuzenean idatzi, baina garaiko gizarte arazoak islatu zituzten (lan mundua eta gazteak, Latinoamerikako egoera, industriaren gelditzea eta abar). “Elvis, sacúdete en tu cripta, ‘cause we are sudamerican rockers” (Elvis, zure kriptan astindu, Hego Amerikako rockerrak garelako) zioten We are Sudamerican Rockers abestian. Letra sinple hauek, The Clash-en pareko soinuez lagundutakoak, diktaduraren aurpegiaren kontra jaurtikitako askatasun oihu bat zirela sinistu zuen gizarteko sektore handi batek. Baina The Clash ez zen izan Los Prisioneros taldeak onartu zuen eragin bakarra. Arestian aipatu dugun moduan, 80ko hamarkadan zehar, Txilen oso zaila zen atzerriko musika erosi ahal izatea. Pribilegiatu gutxi batzuek bakarrik, normalki klase altukoak, eskuratzen ahal zituzten diskoak. Aitzitik, Los Prisioneros taldekoek atzerriko materiala euren eskura izan zuten, beren managerrak inportaziozko disko-denda aitzindaria zabaldu baitzuen 1981ean: Fusión. Denda honen bitartez, Los Prisionerosek bi talde ezagutuko zituzten, bi talde ezinbestekoak euren ondorengo garapen liriko eta musikalean: La Polla Records eta Kortatu.La Polla Records bere letra zuzen eta bizkorrengatik eta Kortatu bere skarengatik, Irungoen gisako ska egiten hasi baitziren Los Prisioneros, The Specials taldea ezagutzen bazuten ere. Aipatutako eragin hau ez da kapritxozko ondorio bat. Los Prisionerosek, Txileko rockaren talderik inportantenak, hainbat elkarrizketetan euskal bi banda hauenganako zaletasuna aipatu zuten. Eta honek beste ondorio bat ekarri zuen: La Polla eta Kortaturen eragina ez zen bakarrik taldearen sorkuntza propioetan entzuten, baizik eta gogokoenen artean aipatze hutsak euskal talde horiek lehen eskutik ezagutu nahi izatera bultzatu zituen Los Prisionerosen jarraitzaileak. Jarraitzaile hauen artean, beste pertsonai ezinbesteko batzuk zeuden, eta hauek uzta bilduko zuten. Horrela sortu zen, esaterako, Los Miserables punk taldea. Los Miserablesek La Polla eta Kortaturen eragina jaso eta onartu zuten. Hasieran euskal talde bien hainbat kantu grabatu zituzten. Pieza hauek beti eskatu izan dizkiete beren zuzenekoetan eta publikoak batera kantatu izan ditu. Los Miserables 90eko hamarkadako punk talde masiboena eta diskoetan joriena bilakatuko zen, eta, bide batez, beste banden eragin iturri bihurtu ziren.

Kezken bozgorailuak
Txileko egoera zela eta, beharrezkoa zen gazte gehienek sentitzen zutena barreiatuko zuen megafono bat aurkitzea eta zer hobeagorik horretarako, hizkuntza propioan kantatutako musika baino? Horrela, 80ko hamarkadaren erdialdean, musikariak beraiek izan ziren RRV-aren influentziaren zabaltzaile, euskal banden grabazioak entzuteko aukera pribilegiatuta izan baitzuten. Publikoari talde hauen izenak ezagutzera eman zioten eta bertsio batzuk grabatuz kantu horiek zaleen eskuetan jarri zituzten. Alex Zapataren La Voz en los Ochenta. Nuevos estilos al baile izenburuko Historiako Lizentziaturako tesian (Txileko Unibertsitate Katolikoa), zera irakurri ahal izan dugu: “Hamarkadaren bukaeran Caos, Anarkía, Los KK Urbana, Vandalik, Fiskales Ad-Hok eta Los Miserables gisako taldeak agertzen dira jarrera zurrun, zakar eta primitiboarekin eta gai ihardukitzaile eta politizatuekin. Banda hauetan nabari da jada euskal rock erradikalaren influentzia eta beste talde hispanoenak, zeinek punka borrokarako banderatzat zeukaten: La Polla Records, Eskorbuto, Kortatu, Basura, Siniestro Total eta abar…”. Handik gutxira beste hedatzaile batzuk agertuko ziren: irrati programa alternatiboak, 80ko hamarkadaren hasieran emititzen hasi zirenak eta orduz geroztik iraun dutenak. Hasieran ezagunena Melodías Subterráneas izan zen, irrati unibertsitario batetik emititzen zena. Bertako esataria Madrilen bizi izan zen eta RRV-ko biniloak ekarri zituen handik. Gero, Pogo ezizena zeukan musikaria gehitu zitzaion, hau ere Espainiako Estatutik zetorren euskal rockak kutsatua, kasu honetan, Eskorbutoren ildotik. 90eko hamarkadaren hasieran, Próceres Sudakas izeneko irratsaio polemikoak (FM-n emititzen zena) euskal taldeen emisioari ekin zion berriro. Programa hau zentsuratu ondotik, Proyecto R izenpean jarraitu zuen, oraingo honetan AM frekuentzian. 90eko hamarkadaren erdialdera, RadioKaos (urte batez FM-n eta beste biz AM-n) euskal rockaren azken berriak barreiatzen segitu zuen, publiko txiletarrari Skunk edo Betagarri gisako izenak ezagutaraziz. Modu honetan, euskal musika taldeek, bereziki euskal rock erradikalaren barruan sartzen diren horiek, Txileko rock bandengan eragin ukaezina izan dute eta izaten segitzen dute. Are gehiago, punk rockaren kasuan esan dezakegu euskal taldeak errekonozimendu gehiago dutela Txilen mugimenduko banda alternatibo esanguratsuenak baino, beren ingelesezko lelo likatsuekin. Genero honetako kontzertuetan ohar gaitezke horretaz, non Kortatu, La Polla Records edota Sociedad Alkoholika taldeen “polerak” (kamisetak) ikus daitezkeen eta talde horien bertsioak entzun. Zale hauei galdetzen badiegu, harro gogoratuko dute euskal taldeek Txilen emandako kontzertu gutxi horietako bat ikustera joan zirela.

Gaien gaineko eragina: ideologia eta musika
Eragin ideologikoari dagokionean, Txilen ezagutu izan den RRV-ak punk ingelesak agertzen duen antzeko dikotomia planteatzen du: alde batetik Sex Pistols eta sistemaren kontrako jarrera Anarkiaren goiburupean eta bestetik The Clash, jarrera ezkertiar erradikala agertzen duena. Hemen, Txilen, La Polla Records anarkiaren alderdian sartzen da. La Pollaren letrak kontzeptuen definizioen nolabaiteko iparorratza dira. Kortatu berriz, aldarrikapenezko talde politikotzat hartzen da. Kortaturen bitartez, eta taldeak gaztelaniatik euskarara egindako aldaketari esker, Txilen euskaldunen hizkuntza ezagutzen da, eta Euskal Herriko independentziaren aldeko errebindikazioa, beste gai batzuen artean. Gainera, hainbat gazte maputxek euren berezko aldarrikapen prozesua ulertzeko eta antolatzeko modu berriak aurkitzeko lagundu izan du honek. Alvaro Arroyo, Jesahel Cisternas eta Jorge Varas egileen Rock Chileno en la década de los 80’s. Memoria de Periodismo liburuak (Andrés Bello Unibertsitate Nazionala) zera dio: “Punk nazionalaren erreferente zuzen bat La Polla Records taldea buru zuen mugimendu espainiarrean aurkitzen da. Txilen “movida” garatzen ari zeneko ia sasoi berean sortu zen talde hau Penintsula Iberikoan, baina bere eragina musikari txiletarrengan berealdikoa izan zen. Talde honek erakutsi zuen gaztelaniaz kantatzen ahal zela letrei kutsu soziala eta askotan sistemaren kontrakoa emanez, taldearen jarraitzaile gehienek ulertzen ahal zituztenak eta gainera horiekin identifikatzen ahal zirenak”. Dikotomia hau Txileko taldeen artean agertu zen baita ere: gure herrialdeko punkean bi erreferente nagusi sortu ziren: alde batetik Fiscales Ad-Hok, sektore anarkistekin lotuagoa zegoena eta, bestetik, Los Miserables, Txileko ezkerrarekin lotutakoa. Ez dago soberan gogoratzea Txilek Latinoamerikako diktadurarik bortitzenetako bat bizi izan zuela 17 urte luzetan. Horregatik, pentsatzen zuena ez esatera ohituta zegoen gazteri batentzako nobedade bat izan zen kausa diferenteekin konprometitzen ziren taldeak ezagutzea. Kopiatu beharra zegoen borroka modu bat ziren. Bestalde, RRV-ko taldeen eskutik ezagutu zen Txilen okupazioaren esperientzia. Praktikan jarri zen eta eraikin batzuk okupatu ziren, kultur zentro hasberri batzuei hasiera emanez, hala nola La Casita, La Casa Embrujada eta La Marraqueta, gaur egun guztiak hustuta daudelarik.

Industriaren eragina: biniloa, kaseteak, kontzertuak eta grabazioak
Txileko eszena independentean euskal diskogintzaren garapena sinpatiaz begiratu izan da eta baita inbidia pixka batekin ere. Izan ere, harrigarria da hiru milioi euskal biztanlez osatutako merkatu batean diskoetxeek bertako taldeak lagundu ahal izatea. Txilen, esaterako, 15 milioi biztanlerekin, atzerriko taldeen salmentei esker bizirauten du disko industriak. Diskoetxeei dagokienean, Santiagoko Alerce zigiluak Oihukaren adibidea jarraitu zuen eta grabazio estudio propioa muntatu zuen. Horrela, bere independentzia bermatu zuen eta 70. hamarkadaz geroztik zigiluek estudioak ez izatearen ohitura/tradizio kaltegarriarekin hautsi zuen. Bestalde, estudioko backline-a inplementatzea, Txileko estudioetan inoiz erabili ez zen modalitatea, euskal zigiluetatik hartu zen baita ere, Gor-en esperientzian inspiratuta. Argitarapenei dagokienean, 90eko hamarkadaren erdialdera La Polla Recordsen diskografia argitaratu zen modu ofizialean eta gero Kortatu eta Negu Gorriaken banaketari ekin zitzaion. Hori, hala ere, ofizialtasunezko tramite bat baino ez zen izan, talde hauen diskoak birgrabatutako kasete formatuan han hemen ibili baitziren, atzerrira joandako jendeak ekarriak. Bestalde, euskal talde desberdinen inportazioak jarraipenik izan du hainbat banatzaileren eskutik. Horiek, truke edo erosketa sistema baten bitartez, dendetako merkatu nazionala talde hauen materialarekin hornitzen dute. Ekoizle independenteei dagokienean, Alerce zigiluak aurrekaria ezarri zuen Txilen RRV-ko banda baten lehen kontzertua antolatu zuenean: Negu Gorriak taldearena. Hasiera izan zen, eta orduz geroztik hainbat ekoizlek beste banda batzuen kontzertuak antolatzen jarraitu dute. Bi saiakera bertan behera gelditu ondotik, 1997an La Polla Records Txilera etorri zen lehen aldiz. Topo ekoiztetxeak antolatu zuen kontzertua. Esperientzia hori beste bi alditan errepikatuko zen. Hiru emanaldi hauetan publikoak kontzertu-guneak leporaino bete zituen eta oraindik esperientzia ahaztezin bat bezala gogoratzen ditu hainbatek emanaldi hauek. Latitude hauetatik etortzera animatu da Fermin Muguruza behin baino gehiagotan, Dut-ekin lehendabizi (1998) eta Kontrabandarekin ondoren. Kontzertu hauek ezaugarri komun bat badute: berauek antolatzeko modua. Kasu guztietan, estiloko jarraitzaileek hartu dute bere gain produkzioaren ardura. Jarraitzaile hauek euskal taldeei dieten sinpatia dela kausa, kontzertu masiboak antolatzeko modua ikasi dute, baina beste kontzertu batzuk antolatzeko proposatu dietenean, erantzuna ezezkoa izan da, euren interesa ekonomikoa baino pertsonala delako. Bestalde, industria mailan, Euskal herrian egindako produkzio musikalen kalitatea erreferentziatzat hartzen da. Hogei urtetan, ekoizpen horiek hobetzen joan dira ehuneko ehunean profesionalizatzeraino.

Eta orain zer?
Gaur egun, rock talde bat muntatzen dutenen artean, halako tradizioa mantentzen da, zeinari kasu eginez, La Polla Recordsen kanturen bat bertsioneatzeko obligazioa dagoen. Kontzertuetara euskal taldeen “polera” hoberenekin joatea ohikoa da eta Santiagoko merkatalgune alternatiboenetako dendetako erakusleihoetan Sorkun edota Dut artisten diskoak aurki daitezke. Lan hauek (klasikoei gehituta) Txileko musika eszena indargean eragin positiboa dakartzate. Influentzia hau ezabaezina da jada, arestian aipatu dugunez, elur pilota bat bezala handitu delako, euskal taldeen eragina jaso duten artistek beste talde batzuk eragin dituztelako eta industria mailan erreferente garrantzitsua bihurtu delako eragin hori. Honek bere horretan jarraitzen badu, rock txiletarrak euskal rockaren eragin zuzena jaso duela erantzunen dute gure lagunek. Influentzia hori gorpuzten duten ezaugarriak eta testuingurua zeintzuk diren esan ahalko dute, baina!

11/7/10

Conciertos antifascistas en Madrid


MADRID SUR ANTIFASCISTA
Viernes 16:
Roycer + B Boy Crow + Kerubyn + DJ Wizotneck + Non Stop.

Sabado 17:
Protervia + NxPxI + Grupo por confirmar.





STREET MUSIC FESTIVAL
Viernes 23 Julio a las 23:00 en CarabanchelC/ Cuclillo Nº 6, Oporto.
Adversion + Protervia + RPG 7
8€

10/7/10

Musika gurtzen eta egurtzen

Ritxi AIZPURU musika argitaratzailea
GARA
Sarri erabili ohi den esaldia da «musika honek ez du inor ezaxolati uzten, musika edo musikaria gorroto duzu edota guztiz maite duzu». Maiz ez dago erdibiderik, zeharo gurtu edo goitik behera egurtu. Baina bada inor diona «musika honek berdin dit» eta ez du bere jarrerarik adierazi nahi, bost axola dio. Hiru jokabideak ohikoak dira, baita kazetari profesionaletan ere. Gurtu, egurtu, bost axola. Jarrera kritikotik ezer gutxi duten erakusle diren bideak dira. Norberak erabakiko du noraino eraman nahi dituen bere burujabetasun ezaren indar suntsitzaileak. Musikariei doako egurra emateak ekar dezake bumeran efektua, eta, inoiz, egur banatzailea den kazetariari etorri zaizkio odolkiak ordainetan; ezagunak dira egurtuak izan diren kazetarien izenak. Musikariek nahiago dute, hala eta guztiz ere, gurtuak izatea egurtuak izatea baino. Musikariek, ordea, jakin beharko lukete kritiken digestioa itxurosoki egiten, baina ez da arruntena horrelako musikariak aurkitzea. Musikariak horren kontzientzia izan beharko luke. Musikariak elkarrizketa batean erantzuten duenean «askok gorroto dute nire musika, baina egin behar dudan musika egin dut», musikari umatu baten aurrean geundeke. Baina musikariei kultua izatea iraingarriagoa da, kulturalki arbuiagarriagoa, nahiz eta, sarri artista biziki kontent bada ere. Artista bati kultua adierazten zaionean eten egiten da kantuak izan dezakeen komunikaziorako tresna eta bizitzaren osotasunari izkin egiten zaio. Kantuek izan dezaketen eragina edo eraginkortasun nagusia pertsona batetik (artista) bestera (entzule) bizitzaren osotasuna komunikatzen saiatzea da. Artista gurtzen duenak fideismoaren jarrera du, sinetsi egin behar da eta horrekin nahikoa da, ez da erabili behar arrazonamendurik, dena soberan dago, sinestea nahikoa da. Gurtzen denean aho betean sinesten da eta ez dago zirrikiturik artistaren alde kritikagarririk ikusteko. Artistaren mezua beti egia dela pentsatuko du eta horrek kultu hori ezjakin, ezikusi bihurtzen du. Kultuak pentsamenduaren eraikuntza kartzelazalea baino ez dakar, adimena ezabatuz, ez dago denborarik galderak, zalantzak eta hausnarketak egiteko, dena soberan baitago. Gurtza morrontzaren aldeko pentsamendua da. Kritikak kultua apurtu behar du demokraziaren agintezalearen gainetik egoteko. Benerazioaren ukapenetik sor daiteke kanturik iradokitzaileena, sortzaileena.

6/7/10

EHZ: Heletak musika bizi-bizian sentitu zuen

Ostiral gaueko emanaldi guztiak bertan behera gelditu eta gero, atzo iritsi zen Heletara zuzeneko musikarekin gozatzeko ordua. Musika taldeak grinatsu aritu ziren, zuzeneko musika gertutik sentitu eta bizi nahi zuten milaka lagunen aurrean.


Kronika Euskal Herria zuzenean festibala
GARA


Azkenean iritsi zen Heletara zuzeneko musikaz gozatzeko garaia. Ostiral gaueko emanaldiak bertan behera gelditu eta gero, musikazaleak anplifikadoreen indarra gertutik sentitzeko irrikaz ziren. Gaueko hamarretan agertu zen Izia musikaria agertoki handiaren gainean. Gitarraz, bateriaz eta baxuaz osaturiko taldeaz eman zion hasiera emanaldiari, rock sutsuko sesio bat abiatuz. Aita musikaria izaki, txikitatik ezagutu ditu agertokiak, eta rock musikaz hazi eta hezi da. Alta, musika sorkuntza berezkoa duela eta erritmoa ariman duela erakutsi zuen Heletan. 19 urte besterik ez dituen arren, bizitza osoa taula gainean eman izango balu bezala aritu zen, gitarra soinean, rocka, itxuraren gainetik, jarrera bat dela aldarrikatuz. Ahots ederraz behar zenean, edota urratuaz kantuak horrela eskatzen zuenean, Iziak arima utzi zuen agertoki gainean.


Bizardunen festa
Agertoki txikian euskal musika taldeak aritu ziren bata bestearen atzetik gaua osoan. Zea Mays taldeak ireki zuen bidea taldearen diskografia osoari errepaso txiki bat emanez eta ordubeteko saioa eskainiz. Aukeran, goizegi jo behar izan zuten, ikusleak gerturatzen ari baitziren artean.


Bizardunak taldeak bestelako musika ekarri zuen larunbat gaueko afitxera. Zalantzarik gabe, azken urte honetako ezustekoa izan da nafarrena. Laster izango dute disko berria kalean eta, hortaz, kantu berriak entzuteko aukera izan zen. Ohiko duten moduan, entzuleak zirikatu zituzten etengabean, taula gainean behean bezain giro festazalea sortuz.


Gose ere Heletan izan zen. Bideo irudiekin lagunduta, trikitiari su eman zioten, gitarra zorrotzak eta elektronikaren zertzeladak dituzten kantuak joz. Ohikoa duten moduan, Hertzainak taldearen moldaketa bat egin zuten, Goseren irabiagailutik pasata. Betiko legez, Ines Osinaga jende artera hurbildu zen behin baino gehiagotan, zirikatzaile, ikusleen konplizitatearen bila. Soinu arazo dezente izan zituzten, eta ez zien asko lagundu Rinocesore taldearen atzetik jotzeak ere. Hala ere, emanaldi polita eskaini zuten.


Errinozeroaren dantza
Gaua aurrera zihoan eta Rinocerosek argi ikusgarri eta bideo proiekzioz bete zuen agertoki handia. Musikariak jantzi zuri eta beltzez agertu ziren taulan, eta ordubete inguruko emanaldian zenbaiten lankidetza ere izan zuten. Elektronika eta rocka inork bezala nahastu duen biko frantziarrak emanaldi ederra eskaini zuen, eta tartean bitan azaldu behar zuten oholtzara kantu gehiago jotzera. Rinoceroseren formulak ongi funtzionatzen du eta oraindik zaleak erakartzeko gai dira.


Berri Txarrak taldea izan zen agertoki handian jo zuen euskal talde bakarra. Lekua irabazia dute zinez, eta maila altuan daudela erakutsi zuten gitarra riff bakoitzean. «Payola» diskoan oinarritu zuten emanaldia eta horiekin batera taldearen kantu esanguratsuenak entzun ahal izan ziren. Hirukoak harreman estua du EHZrekin, eta alde horretatik, ugariak izan ziren jaialdiaren aldeko aldarriak.


Gaua amaitzeko, The Subs taldea aritu zen Urbeltzeta gunean. Oraindik musika gosez zirenak gaueko azken taldea ikusteko bat egin zuten diskoteka itxura hartu zuen zirku karpa azpian, eta ordu txikiak arte luzatu zen dantza.

4/7/10

La Fiscalía de Catalunya emprende una investigación, para identificar a las autores de la llamada "música RAC".

El fiscal contra la Discriminación, detecta más delitos en webs y redes sociales

INFO SARE ANTIFAXISTA
Barcelona * Paisos Catalans

El fiscal de Catalunya contra la Discriminación, ha advertido del aumento de delitos xenófobos, racistas, sexistas, homofobos y de apoligia del nazi-fascismo registrado en los últimos años a través de redes sociales y páginas web españolas, lo que ha provocado incluso un toque de atención de las autoridades europeas.

En los últimos años se está produciendo un paulatino incremento de los delitos de incitación al odio y la discriminación a través de Internet y de algunas redes sociales, como Facebook, que en 2009 fue objeto de una investigación judicial impulsada por la Fiscalía de Catalunya, porque un grupo social utilizaba esta red para incitar al odio contra los homosexuales.

La propia Unión Europea ha expresado en un informe su preocupación por el incremento en el estado español de páginas web que difunden la doctrina del odio racial.

El propósito de perseguir los delitos de xenofobia en todas sus manifestaciones ha llevado a la Fiscalía a emprender una investigación, en colaboración con los Mossos d'Esquadra, para identificar a las autores de la llamada "música RAC".
Las letras de ese estilo de música, auténticos panfletos de la ideología nazi, deben ser perseguidas porque "sirven para calentar los ánimos" de los que después llevan a la práctica agresiones xenófobas o con ánimo discriminatorio, una tendencia a la que la crisis económica ofrece un terreno abonado.

Memoria del área de delitos de discriminación e incitación al Odio del Tribunal Superior de Justicia de Catalunya.

En 2009 la Fiscalía abrió 15 diligencias en Catalunya por delitos de discriminación y se contabilizaron 48 hechos de ese tipo.En el 2008 la mayoría de esos hechos se trataron como delitos contra la integridad moral, otros 19% eran lesiones y un 5% negación de prestaciones o servicios por motivos xenófobos u homófobos.

La memoria de la Fiscalía constata distintos casos de agresiones físicas con una única motivación discriminatoria, el propósito de menoscabar la dignidad de otras personas por el hecho de ser diferentes.